Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.6.3
Amurrio antzokia, zinebonuak erostea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrio Antzokian egiten diren emanaldiak ikusteko leialtasun-programa bat da: ZINEBONU izeneko txartel bat erosten da, eta horrekin Amurrio Antzokiko lau zinema-sarrera lortzen dira.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
NANa
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Kultur Etxean
Landako 8, 01470 – Amurrio
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Amurrio Antzokiko leihatila
Elexondo 26, 01470 –Amurrio
Prezioa
ZINEBONUAREN prezioa:12€
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: berehala
Gehieneko legezko epea: ez dagokio.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
  • Tokiko Gobernu Batzordeak Amurrio Antzokirako zinebonuak saltzeko baldintzak onesteko hartutako urteroko erabakia.
Oharrak / Azalpenak
Baldintza Orokorrak
  1.  Zinebonua izenduna, pertsonala eta besterenezina da.
  2. 14 hilabeteko balioa du gehienez ere (abenduaren 1etik, hurrengo urte osoa eta bigarren urteko urtarrilaren 31ra arte).
Abantailak
  1. Amurrio Antzokiko lau zinema-saiotara joateko aukera emango dio Zinebonuaren titularrari.
  2. Zuzenean sartu ahal izango da Amurrioko Antzokira, zinebonua sarrera batekin trukatu beharrik izan gabe. Antzokiko langileek egingo dute lan hori.
Funtzionamendua
  1. Bonuak moztu daitezkeen lau zati izango ditu. Titularra atera joan beharko da (ez leihatilara) eta zuzenean sartuko da, antzokiko langileak saio bakoitzari dagokion ziurtagiria moztu eta gero.
  2. Zinebonu batekin ezin dira emanaldi bererako bi sarrera edo gehiago erosi. Bonuaren helburua da pertsona bera lautan joatea zinema-emanaldietara.
  3. Ez da zinebonurik salduko saio bat hasi aurreko azken 15 minutuetan, zinemarako sarrerak erosteko ilara baldin badago.
Izapidetzen duen unitatea
ANTZERKI ARLOA