Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.6.1
Jarduera hasteko eta hura gauzatzeko erantzukizunpeko adierazpena.(ea)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Adierazpen honen bidez interesdunak konpromisoa hartzen du jarduera hasteko eta hura gauzatzeko aplikagarria den araudia betetzeko; jarduera horri, ingurumenean eta pertsonen osasunean duen eragin urriagatik, ez zaio sailkatutako jardueren erregimena aplikatzen. Aplikazio-eremuan jasotako jarduerak dira:
  • 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, Merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa. (14/2013 Legea eta 20/2013 Legea)
Nork eska dezake?
Interesduna den pertsona fisikoak edo juridikoak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Jarraian jasotzen diren agiriak aurkeztuko dira: Honako edozein formatutan 
  1. Formatu digitalean, erantzukizunpeko adierazpenarekin batera; bertan, euskarri digitalaren edukia adierazi beharko da. Digitalki sinatuta
  2. Paperezko formatuan, koadroan jasotako dokumentazio teknikoaren 1 kopia aurkeztuko da.
A.- Aipatutako aplikazio-eremuan ezarritako merkataritza-jarduerak egingo diren lokalen egokitzapenari lotutako aurretiko obrarekin eta, betiere, baldintza hauek betetzen badira: 
a).- Jendaurrean ikusgai eta salmentan jartzeko azalera 750 m2-koa edo gutxiagokoa izatea.
b).- Eraginik ez izatea ondare historiko-artistikoan.
c).- Jabari publikoko ondasunetan eraginik ez izatea. 
Horietakoren bat betetzen ez badu, “Aurretiko jakinarazpen”tzat hartu beharko da. (Ikus aurretiko jakinarazpenaren prozedura)
  • -“OEA: Obraren Erantzukizunpeko Adierazpena” inprimakia, erabat beteta, “jardueraren historikoa”ri buruzko atala barne.
  • - Agiri teknikoak:
              - HAPO betetzearen justifikazioa.
              - Dagokion araudiarekin bat etorriz, proiektu teknikoa behar duten obrak (egituretako eragina etab.): Lokala egokitzeko proiektua, langile tekniko eskudunek sinatuta; bertako memoriak erantzuten dituen aplikazioko hirigintza-zehaztapenak zehaztu behar ditu, EGR barne.
              - Bestela: Obren aurrekontu zehatza. 
  • “Aurretiko obrarik gabe eta nolanahi ere” atalean adierazitako agiriak.
B.- Aurretiko obrarik gabe eta nolanahi ere
  • “JEA: Jardueraren Erantzukizunpeko Erantzukizunpeko Adierazpena” inprimakia, erabat beteta.
  • Legezko ordezkariaren ordezkaritza-ahala.
  • Teknikari eskudunak idatzitako jarduera-memoria. Gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:
  • Barne-banaketako planoak, suteak amatatzeko ekipoen kokapenarekin, ebakuazio-ibilbideekin, seinaleekin, larrialdietarako argiekin etab.
  • CTE-DB-SI eta SUA txostena. Bete izana frogatzen duen agiria.
  • Irisgarritasunari buruzko Araudia bete delako frogagiria (Dec 68/2000).
  • Teknikari eskudunak igorritako ziurtapena. Horren bidez egiaztatu beharko da jarduera eta/edo instalazioak bat datozela eraikitzeko proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ingurumen-arloko betekizun guztiak betetzen dituela, eta aplikagarri zaion sektore-araudira egokitzen dela, eskakizun horiek guztiak betetzen dituela frogatzen duten agiriekin batera. Besteak beste:
  • Su-itzalgailuen eta bestelako itzalgailuen ekipoen mantentze-kontratua.
  • Instalazio elektrikoari, gas-instalazioari, aire girotuenari eta berogailuarenari eta aireztapen-instalazioari (halakorik balego) dagokion instalazioaren eta/edo abiaraztearen agiriaren ziurtagiria Industria Ordezkaritzari.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea. Jardueren Arloa.
Juan Urrutia, z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzaren bat izanez gero, deitu Lurralde Politiketako Sailera, Jardueren Arlora: 945.89.11.61

Prezioa
Obra: 
Tasak: Gauzatze materialaren zenbatekoaren % 1,5
Zergak: gauzatze materialaren zenbatekoaren % 4,5
Jarduera: JEZen urterokoaren % 150. 
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epeak:
  • Obrak hasteko: OEA eredua aurkezteko unean.
  • Jarduera hasteko: JEA eredua aurkezteko unean.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa, oro har, legezko salbuespenak izan ezik.
Ondorengo izapideak
1. Adierazpena jaso, agiriak egiaztatzea eta frogagiria entregatuko da.
2. Jardueren Arlora eramango da, agirien edukia aztertzeko.
A.- Aurretiko obra badago: 
3.- Edukia zuzena bada, gomendioak ezarriz jakinaraziko da.
4. Zerbitzu ekonomikoetara bidaliko da, dagozkien likidazioak egin ditzaten.
5. Alkatetzari emango zaio, adierazpenaren onarpena sinatzeko eta gomendioen jakinarazpena sinatzeko.
6. “Obra-kartela” egingo da, interesdunari abisatuko zaio eta adierazpena bidaliko zaio, administrazioak beteta, kartelarekin eta likidazio-agiriarekin batera.
7.- Obra amaitzean, adierazpenaren onarpenean eskatuko den dokumentazioa aurkeztuko da eta frogagiria entregatu.
8.- Jardueren Arlora bidaliko da, agirien edukia aztertzeko, eta hurrengo atalarekin jarraituko da.
B.- Aurretiko obrarik ez badago:
9.- Aurkeztutako agirien edukia zuzena bada, egiaztapen-bisita egingo da; akta jasoko da; ondoren, txostena.
10. Txostena aldekoa bada, erantzukizunpeko adierazpenaren onarpen-erabakia hartuko da, eta interesdunari jakinaraziko zaio, bai eta zerbitzu ekonomikoei eta Udaltzaingoari ere. Jarduera Jardueren Udal Erregistroan jasoko da.
11.- Txostena aldekoa bada, erabakia hartuko da, eta ikusi diren gabeziak zuzentzeko eskatuko da, eta dagokion jakinarazpenaren bidez egiaztatu. Agiri berriak aurkeztu ondoren, prozesu berriari ekingo zaio, harik eta erantzukizunpeko adierazpenaren onarpen-erabakia hartu arte.
12. Jakinarazpenaren frogagiria jaso ondoren, artxibatu egingo da.

Ondorengo izapideak
Ofiziozko ikuskaritzak edo alde batek eskatuta egingo dira. 
Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO INGURUMEN ARLOA