Adinekoei egunean zehar eguneroko eta aisialdiko jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak ematen dizkien zentro bat da. Zentro honen erabiltzaileek autonomia maila desberdinak izan ohi dituzte, eta euren familia-egiturari edo laguntza-sare informal bati esker, euren etxeetan bizi daitezke bizi-kalitate onargarri batekin.
Zentroa Amurrion dago (Intxaurdui 1 kalea). Astelehenetik ostiralera dago irekita, 11:30etik 17:30era, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen dira bertan, besteak beste:
- Elikadura-programa: otorduak prestatzea, jantoki-zerbitzua, elikagaiak hartzeko laguntza.
- Higieneari lotutako zaintza pertsonala, geriatria-bainua barne.
- Aisialdi-jarduerak.
- Jarduera fisikoa.
- Autonomia pertsonala sustatzea.
- Pertsonaren ingurunean integratzeko ekintzak.
Hala nahi dutenek, garraio egokitua eskatu ahal izango dute etxetik zentrora joateko eta itzultzeko.
Honako hauek aurkeztu dezakete eskabidea:
- Interesdunak zuzenean.
- Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
- Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.
Interesdunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- 65 urte bete izana.
- Mendekotasuna duen pertsona gisa aitortua ez egotea edo gehienez ere 1. mailako mendekotasuna izatea.
- Amurrion edo zerbitzutik gertuko Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea eskaera aurkeztu den eguna baino hamabi hilabete lehenago. Egoera bereziak aztertu ahal izango dira; esaterako, familia-txandakatze egoeran dauden adineko pertsonak. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta dauden pertsonak.
- Bizikidetza egoki bat izateko aukera ematen duen egoera psiko-fisiko bat izatea.
- Eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina).
- Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:
- NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duen pertsonaren nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.
- Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. Eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.
- Juridikoki gaitasunik ez duten adineko pertsonen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.
- Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko deklarazioa, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko eta/edo transmititzeko (012. eranskina).
- Osasun-txostenak, atxikitako ereduaren araberakoa.
- Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (13. eranskina).
- Estatuko Ogasunak jaulkitako ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruzkoa. Ziurtagiri hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatu ahal izango dute, interesdunak idatziz baimena eman ondoren.
Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:
- Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
- Telefonoz: 945891161
- Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
- Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.
Gehieneko legezko epea: 4 hilabete, eskabidea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkezten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: positiboa.
- Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.
- 45/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da.
- 39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta endetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (299 zenbakiko BOE, 2006/12/15ekoa)
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak berrikusiko dira, eta akatsak edo falta dena zuzenduko da, hala badagokio.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan grabatuko da.
- Banakako Arreta Programa (BAP) prestatuko da.
- Oinarrizkoa Gizarte zerbitzuak eskatzailearen egoera sozio-familiarra jasotzen duen txostena bidaliko du.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaliko zaio.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egingo du eskatzailea zentroan dagoen epe osoan.
- Eskabidea jaso eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean erregistratuko da.
- Baloraziorako eta Orientaziorako Batzorde Teknikoak edo Zuzendariordetza Teknikoak balorazioa egingo du, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hala eskatuta.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kudeaketa-zuzendaritzak ebazpena emango du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraziko dio interesdunari.
- Zehazten den egunean interesduna Eguneko Arretako Landa Zentroan sartuko da.
- Interesdunek zentroa bisitatu ahal izango dute eskaera egin baino lehen edo eskaera izapidetzeko prozesuaren edozein unetan.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak dagokion prezioa esleituko dio baliabide hau emateari, espedientearen balorazio ekonomikoaren arabera.
- Amurriotik kanpo erroldatuta dauden baina zerbitzutik gertuko Arabako udalerrietan bizi diren interesdunek euren udalerriko erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan egin beharko dute eskaera.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kudeaketa-zuzendaritzak aldeko ebazpena ematen duen momentuan Eguneko Arretako Landa Zentroa beteta baldin badago, itxarote-zerrenda batean geldituko da eskatzailea, eta zerrenda horretako postuaren arabera esleituko zaio plaza zentro horretan plaza hutsak sortzen direnean.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.