Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.3.1
Udal-bide eta -pisten erabilera (ibilgailu astunak)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Udal-lizentziaren eskaera, ibilgailu astunek Amurrioko udalerriaren titulartasuneko bideetatik zirkulatzeko.
Erabilera hori eta mendien baldintza egokien babesa eta defentsa bateratzeko, eta, horretarako, horien kudeaketa antolatua eta iraunkorra bermatzeko, bai eta baso-bideen mantentze egokia ere.
Nork eska dezake?
Udal-titulartasuneko bideak erabiltzeko beharra duten garraiolariek eta kontratistek edo horien legezko ordezkariek.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskabidea bete aurretik, interesdunak jakin behar du zein den erabili behar duen ibilbidea. 

Udal-bideen aprobetxamendu bereziaren eskabidea. Bertan, honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:
  • Jabearen edo kontratistaren identifikazio-datuak.
  • Garraiorako ibilgailuei buruzko datuak; matrikula zehaztu beharko da, bai eta egingo den bidaia kopurua, bidaiako karga eta kokapen-planoan jasotzen diren ibilbideak ere.
  • Garraiatuko diren materialen bolumena estereoetan edo tonatan.
  • Garraioaren hasierako eta amaierako egunak.
  • Materialen bilketa egingo bada, lekuaren adierazpen grafikoa.
  • Mendiaren edo jatorrizko lekuaren izena eta kokapena, eta, hala badagokio, katastro-erreferentzia zehaztea.
  • Baimena, hala badagokio, basogintzan eskuduna den agintariak mozketarako emandakoa. 

Aprobetxamendua amaituta, pertsona baimenduak edo bere legezko ordezkariak fidantza itzultzeko eskatu beharko du.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61

Prezioa
Fidantzak.
Baso-aprobetxamenduetarako edo bestelako jolas-aprobetxamendurako auzo-bideen edo baso-bideen espazio-erabilerak direla eta, eragin daitezkeen kalteak bermatzen dituen fidantza ezartzen da, honako irizpide hauen arabera:
a) Lur-bideen erabilerari dagokionez, zenbatekoa honela zehaztuko da:
          a.1) Kilometro bateko edo gutxiagoko luzera duten bideetarako: 1,39 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 2,10 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          a.2) Bi kilometro arteko bat baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 1,85 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 2,80 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          a.3) Bi kilometro baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 2,08 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 3,15 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
b) Bide harritsuen ustiapenen kasuan, zenbatekoa honela zehaztuko da:
         b.1) Kilometro bateko edo gutxiagoko luzera duten bideetarako: 2,50 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 3,78 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          b.2) Bi kilometro arteko eta bat baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 3,33 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 5,03 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          b.3) Bi kilometro baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 3,75 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 5,66 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
b) Zoru egonkorren bideak ustiatzearen kasuan, zenbatekoa honela zehaztuko da:
          c.1) Kilometro bateko edo gutxiagoko luzera duten bideetarako: 5,38 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 8,13 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          c.2) Bi kilometro arteko eta bat baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 7,18 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 10,84 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
          c.3) Bi kilometro baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 8,08 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 12,20 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
d) Nolanahi ere, 500 euroko gutxieneko fidantza ezartzen da. 

Tarifak.
Tasa bat ezartzen da baso-aprobetxamenduak edo bestelako jolas-aprobetxamendurako auzo-bideen edo baso-bideen espazio-erabilerak direla eta, honako irizpide hauen arabera:
a) Kilometro bateko edo gutxiagoko luzera duten bideetarako: 0,18 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 0,28 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
b) Bi kilometro arteko bat eta baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 0,26 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 0,39 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
c) Bi kilometro baino gehiagoko luzera duten bideetarako: 0,29 euro/estereo, baso-aprobetxamenduetarako, edo 0,44 euro tonako, bestelako materiala garraiatzeko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Gehieneko legezko epea: 15 egun
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Bidearen egoeraren hasierako ikuskaritza egingo da.
  2. Fidantza eta tasa kalkulatuko dira
  3. Bidearen txosten teknikoa egingo da.
  4. Fidantzaren eta tasaren baimena ematea eta eskatzea onartuko da.
  5. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  6. Fidantza eta tasa utziko dira.
  7. Aprobetxamendua amaituta, pertsona baimenduak edo bere legezko ordezkariak fidantza itzultzeko eskatu beharko du.
  8. Bidea ikuskatuko da, fidantza itzultzeko eta haren egoeraren txostena egiteko eskabidearen ondoren.
  9. Fidantza itzuliko da txostena positiboa bada; bidea konpondu behar bada, interesdunari jakinarazi beharko zaio eta ez da fidantza itzuliko, harik eta txostena positiboa izan arte.
Oharrak / Azalpenak
  • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
  • Eskabidea gutxienez bidea erabili nahi den eguna baino hogei egun natural lehenago aurkeztu beharko da.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO MENDIAK ARLOA