Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.3.2
Udal-bide eta -pisten erabilera (ibilgailu motordun ezastunen urteko baimenak)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Udal-lizentziaren eskabidea, ibilgailu ez-astunek Amurrio udalerriaren titulartasuneko bideetatik zirkulatzeko.
Erabilera hori eta mendien baldintza egokien babesa eta defentsa bateratzeko, eta, horretarako, horien kudeaketa antolatua eta iraunkorra bermatzeko, bai eta base-bideen mantentze egokia ere.
Nork eska dezake?
Lursailetako jabeek, abeltzain arduradunek, basozainek, ehiztari baimenduen eta dauden eraikinetakoek edo horien legezko ordezkariek.
Aurkeztu beharreko agiriak
Udal-titulartasuneko edo -administrazioko bideak erabiltzeko eskabide berezia –ibilgailu motordun arinak–, behar bezala beteta.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 20 egun.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 10/2010 FORU DEKRETUA, diputatuen kontseiluarena, martxoaren 9koa. Honen bidez, Arabako Foru Aldundiko eta Arabako toki erakundeetako erabilera eta jabari publikoko mendietan motordun ibilgailuen zirkulazioa arautzen da. (2010eko martxoaren 22ko 32. zenbakiko ALHAO)
- Udal bide eta mendi bideen erabilera, artaoena eta zaintza arautzen duen Ordenantza (2006ko ekainaren 28ko ALHAO, 72 zenbakikoa)
Ondorengo izapideak
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Eskatzaileari kopia zigilatua emango du, ziurtagiri gisa.
- Erabiltzaile-eskaera guztietatik ezarritako txartel-mota bakoitzaren ezaugarriak bete direla egiaztatuko da.
- Bideak erabiltzeko Baimenen Udal Erregistroan inskribatuko da.
- Txartela behar duten baimenak egingo dira eta erabiltzaileei emango zaie.
- Urtero berrituko da baimena udal-bulegoetan.
Oharrak / Azalpenak
IBILGAILU MOTORDUN EZ-ASTUNEK PISTAK ERABILTZEKO MUGAK
- Baimen hau titularrak edo titularrek bakarrik erabil dezake(te). Beraz, baimena pertsonala eta besterenganaezina izango da.
- Titularraren identitatea egiaztatzeko, titularrak berak egiaztatu beharko du NAN edo gidabaimenaren bidez.
- Baimenaren erabilera-ordutegia: eguzkia atera baino ordubete lehenagotik eguzkia sartu eta ordubete beranduago arte. Egoera bereziak direla-eta gauez zirkulatu behar bada, udaltzaingoei zein Arabako Foru Aldundiko zaintza-zerbitzuei jakinaraziko zaie.
- Barrutiaren arduraduna une oro izango da txartel honen erabileraren arduradun.
- Txartel hau legez baimendutako ehiza-egun eta -orduetan baino ez da baliagarria izango.
- Joan-etorriko ibilbidea ezartzen diren aparkalekuetaraino baino ezingo da egin, eta ibilgailuak horietan aparkatuta geratu beharko dira, harik eta ehiza-jardunaldia amaitu arte. Hala ere, hura amaituta, pistetatik zirkulatu ahalko da, hildako piezak batzeko edo galdutako txakurrak bilatzeko.
- Joan-etorria eskatutako lekuraino baino ezin izango da egin. Joan-etorriaren arteko denboran ibilgailuak geldirik egon beharko du aparkalekuan.
- Joan-etorriaren arteko denboran, ibilgailuak geldirik egon beharko du jabeak sartzeko baimena duen finka horietan edota egokitutako aparkalekuetan.
- Joan-etorriaren arteko denboran, ibilgailuak geldirik egon beharko du jabeak ezartzen den aparkalekuan edo lursail partikularrean.
- Ibilgailuak ezin izango dira, inolaz ere, udal-pista eta -bideetatik atera, ez bada norberaren edota alokatutako lursailetara zein aparkalekuetara joateko.
- Baimenduta ez dagoen erabileraren bat egin nahi izanez gero, Udalari jakinaraziko zaio, honek baimena eman dezan
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO MENDIAK ARLOA