Balorazio honek eskatzaileak izan dezakeen autonomia fisikoaren, adimendunaren edo sentsorialaren galerari lotutako mendekotasun-egoerak identifikatzeko bide ematen du. Horrela, erabiltzaileak beren beharretara ondoen egokitzen diren zerbitzu eta/edo prestazio ekonomikoetara orientatzen ditu, betiere sarbiderako eskakizunak betetzen badira.
Helburua da, ahulezia bereziko egoeran egoteagatik, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, autonomia pertsonal handiagoa lortzeko eta herritar gisa dituzten eskubideak erabat baliatu ahal izateko laguntzak behar dituzten pertsonen beharrei erantzutea.
Amurrion erroldatuta dauden pertsonek, legezko egoitza estatuan dutenek, 5 urteko antzinatasunarekin; urte horietatik bik eskabidearen aurreko 2 urteak izan behar dute. Bost urte baino gutxiagoren kasuan, egoitza-aldia beren zaintzaren eta babesaren arduradun direnei eskatuko zaie.
Eskabidea aurkeztu ahalko dute:
- Zuzenean eskatzen duten pertsonek.
- Interesdunaren legezko ordezkaritza esleituta duenak, halakorik egonez gero.
- Interesdunaren egitatezko zaintzaren ardura duenak, halakorik egonez gero.
- Mendekotasuna Aitortzeko Eskabidea (001. eranskina)
- Identitatea egiaztatzeko dokumentuak:
- NANa, AIZa edo, bestela, indarreko legeriaren arabera, identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai interesdunarena, bai legezko ordezkaritzaren edo egitatezko zaintzaren ardura duenarena.
- Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, halakorik egonez gero. Era berean, 8. eranskina.- Ordezkariaren datuak bete beharko da.
- Adingabeen kasuan: familia-liburua; banantzearen edo dibortzioaren kasuan, zaintza eta babesa arautzen dituen hitzarmena; familia-harreraren kasuan, eratzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala.
- Juridikoki gaitasunik ez duten helduen kasuan, tutorea izendatzeko ebazpen judiziala.
- Hala badagokio, egitatezko zaintzailearen NANaren edo AIZen fotokopia, zinpeko adierazpenarekin batera, eredu ofizialaren arabera (009. eranskina).
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzako baimena, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko. (012. eranskina).
- Osakidetzak eta foru-sareko egoitza-zerbitzuei atxikitako langile medikoak emandako osasun-txostena. (006. eranskina) Beste txosten mediko osagarririk edukiz gero (ospitaleratzeetako alten txostenak…), horiek espedientean sartu ahalko dira.
- Interesdunaren osasun-txartela.
- Atzerritarrek, horiez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria.
- Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena.
Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:
- Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
- Telefonoz: 945891161
- Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
- Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.
Gehieneko legezko epea: bi hilabete eta erdi, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskabidea jasotzen denetik.
Epe barruan ez erantzutearen esanahia: ezezkoa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (98 zenbakiko ALHAO, 2014/09/01ekoa)
- 39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta endetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (299 zenbakiko BOE, 2006/12/15ekoa)
- Eskabidea eta dokumentazioa batu, erregistratu eta egiaztatuko dira, eta, bidezkoa bada, erroreak edo gabeziak zuzenduko dira.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aplikatiboan grabatuko da.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoko pertsona batek hitzordua emango du, mendekotasuna baloratzeko.
- Espedientea Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera bidaliko da.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratu egingo du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoko pertsona batek esleitutako hitzorduaren egunean bisita egingo da etxera.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Kudeaketa-Zuzendaritzak mendekotasun-maila ebatziko du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraziko dio interesdunari.
- Jakinarazpena egin ondoren, komeni da hitzordua eskatzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, eskuratutako mendekotasun-maila oinarri hartuta baliabideak eta/edo prestazioak baloratzeko.
- Mendekotasun maila hori berrikusi ahalko da, hasierako balorazioaren eskabidearen oinarri izan zen egoera aldatu bada. Berrikuspen hori ofiziozkoa izan ahalko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egina, edo pertsona interesdunak eskatuta.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.