Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.3.2
Etxeko laguntza-zerbitzuaren eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zerbitzu honen helburua da, autonomiarik ez dutelako, independentziaz moldatu ezin diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea; izan ere, zailtasunak izaten dituzte eguneroko bizitzako jardueretarako eta, beraz, hirugarren pertsona baten laguntza behar izaten dute.

Honako hauek ditu xede, besteak beste:

  • Autonomia pertsonala areagotzea eta gizarte-bizitzako integrazioa eta parte-hartzea erraztea.
  • Isolamendua apurtzea eta bakarrik bizi diren pertsonei segurtasuna ematen laguntzea.
  • Norberaren eta/edo familiaren narriadura saihestea, eta bizi-baldintzak hobetzen dituzten ohiturak sortzen laguntzea.
  • Etxetik irteteko eta egoitza-zentro batean sartzeko alternatiba bat eskaintzea.

Etxeko Laguntzaren bidez, onuradunei laguntza pertsonala ematen zaie honako zeregin edo egitekoren bat edo guztiak egiteko:

  • Etxeko laguntza: etxea garbitzea, jatekoa prestatzea, arropa garbitzea eta zaintzea.
  • Arreta eta laguntza pertsonala: zaintza eta higiene pertsonala; altxatzeko eta etzateko laguntza; jateko laguntza; medikaziorako kontrola.
  • Beste batzuk: zaintza eta laguntza; familia-antolamendua; erosketak eta kudeaketak egitea.

Onuradun bakoitzari arreta emateko gehieneko ordutegia aldatu egiten da mendekotasun-mailaren arabera, eta honako hauek dira:

  • Mendekotasun-mailarik gabe (MEA). 3 ordu astean.
  • MEA 1. gradua, 1. eta 2. mailak: gehienez 5 ordu astean.
  • MEA 2. gradua, 1. maila: gehienez 7 ordu astean.
  • MEA 2. gradua, 2. maila: gehienez 9 ordu astean.
  • MEA 3. gradua, 1. maila: gehienez 13 ordu astean.
  • MEA 3. gradua, 2. maila: gehienez 16 ordu astean.

Ordutegi horiek egunean zehar eta astean zehar banatu ahalko dira.

Nork eska dezake?
  • Zuzenean interesdunak berak; Arabako Lurralde Historikoan egon beharko du erroldatuta, gutxienez eskabidea aurkezteko eguna baino urtebete lehenagotik, eta hura aurkezteko unean Amurrion erroldatuta egon beharko du. Errolda-eskakizuna betetzen ez denean, zerbitzuaren helburu den pertsona edo pertsonak familia-errotazioan daudelako eta/edo etxebizitzaz aldatu direlako, bat-batean etorri den krisi-egoera baten ondorioz, salbuespen gisa prestazio hori eman liteke.
  • Interesdunaren legezko ordezkaritza esleituta duenak.
  • Interesdunaren egitatezko zaintzaren ardura duenak, halakorik egonez gero.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskabidea, eredu ofizialaren arabera; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko du. (004. eranskina).
  • Identitatea egiaztatzeko dokumentuak:
    • NANa, AIZa edo, bestela, indarreko legeriaren arabera, identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai interesdunarena, bai legezko ordezkaritzaren edo egitatezko zaintzaren ardura duenarena.
    • Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, halakorik egonez gero. Era berean, 8. eranskina.- Ordezkariaren datuak bete beharko da.
    • Juridikoki gaitasunik ez duten helduen kasuan, tutorea izendatzeko ebazpen judiziala.
    • Hala badagokio, egitatezko zaintzailearen NANaren edo AIZen fotokopia eta zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren arabera (009 eranskina).
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzako baimena, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko. (012. eranskina)
  • Banku-kontua identifikatzeko fitxa, eredu ofizialari jarraikiz (13. eranskina)
  • Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.
  • Eskatzailearen iritziz zerbitzua emateko beharra baloratzeko erabakigarriak izan daitezkeen txostenak.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio

Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:


  • Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
  • Telefonoz: 945891161
  • Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
  • Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: bi hilabete.

Gehieneko legezko epea:

  • Mendekotasunik ez duten pertsonak: 4 hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eskabidea aurkezten denetik.
  • Mendeko pertsonak:
      1. 2 hilabete, eskabidea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkezten denetik, baldin eta hori mendekotasun-ebazpena eman eta jarraian egiten ez bada.
      2. 6 hilabete, mendekotasuna ematen denetik aurrera zenbatzen hasita.

    Epe barruan ez-erantzutearen eragina: positiboa.

    Ondorengo izapideak
    1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
    2. Dokumentazioa berrikusi eta akatsak edo gabeziak konponduko dira.
    3. Eskaera Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazio informatikoan grabatuko da.
    4. Banako Arreta Plana prestatuko da (BAP).
    5. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera jasotzen duen txostena egingo da.
    6. Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaliko zaio.
    Ondorengo izapideak
    1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratuko du.
    2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo bertako Zuzendaritzaorde Teknikoak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena baloratuko du.
    3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion arreta-programa egingo du, eta, horretarako, arretarako ordutegiak eta garatuko diren zeregin eta funtzioen programazioa zehaztuko du.
    4. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Kudeaketa-Zuzendaritzak ebazpena emango du.
    5. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraziko dio interesdunari.
    6. Etxean zerbitzua emango duen profesionala aurkeztuko da (familia-langilea).
    7. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egingo du: koordinazioa interesdunarekin, familiarekin eta zerbitzua ematen duen enpresarekin.
    Oharrak / Azalpenak
    • Familia-unitate bakar batean, pertsona batek baino gehiagok jaso dezake etxeko laguntza-zerbitzua; eskabideak independenteak izango dira.
    • Egunero gehienez hiru orduz eskainiko da arreta.
    • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak baliabide hau emateko prezioa esleituko du, espedientearen balorazio ekonomikoa oinarri hartuta.
    • Zerbitzua 6 hilabetez etenez gero, iraungi egingo da.
    • Jarraipen-fasean, aldaketak egin daitezke arreta-programan (aldaketak ordu-kopuruan edo -banaketan, bai eta emango den arreta-motan ere), kontuan hartuta familia-egoera eta aldaketak mendekotasun-egoeran.
    • Familia-errotazioko egoeretan, arreta-programa familia bakoitzaren beraren beharretara egokituko da.
    • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
    Izapidetzen duen unitatea
    GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA