Zerbitzu Ekonomikoak
3.15
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga – ibilgailuaren alta eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Ibilgailu berri bat erositakoan, zerga honetan alta eman behar da, Trafiko Buruzagitzan matrikulatu baino lehen. Gauza bera gertatzen da ibilgailua behin-behineko bajan egon denean.
Nork eska dezake?
Amurrion egoitza duen interesdun orok edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Titularra izango denaren NANa edo IFK.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: berehala, likidazioa ordaindu ondoren.
Aplika daitekeen legeria
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 44/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa (1989ko abuztuaren 28ko ALHAO, 99. zk.)
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Udalaren 3. ordenantza fiskala (2013ko abenduaren 30eko ALHAO, 149. zk.)
Ondorengo izapideak
- Helarazitako datuekin zerga likidatuko da eta dagokion ordainagiria bidaliko da, erakunde laguntzailean ordaintzeko.
- Interesdunak ordainduko du eta ziurtagiria emango zaio, Trafiko Buruzagitzara eramateko.
- Trafiko Buruzagitzak adieraziko dio Udalari ibilgailuari behin betiko alta eman zaiola, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren udal-erroldan sartzeko.
Oharrak / Azalpenak
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK