Zerbitzu Ekonomikoak
3.14
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga – gutxi kutsatzen duten ibilgailuengatiko hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Zergaren kuotan hobaria izango dute turismo, kamioi, fugoi, furgoneta, ibilgailu misto egokigarri, autobus eta autokar klaseetako ibilgailu automobilek, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Ibilgailu hibridoak izatea.
- Erregai malguko ibilgailuak izatea.
- Energia-eraginkortasunean A sailkapena duten ibilgailu berriak izatea.
- Motor elektrikoko ibilgailuak eta/edo ezer isurtzen ez dutenak izatea.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
- Ezaugarri teknikoen ziurtagiria.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 44/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa (1989ko abuztuaren 28ko ALHAO, 99. zk.)
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Udalaren 3. ordenantza fiskala (2013ko abenduaren 30eko ALHAO, 149. zk.)
Ondorengo izapideak
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak Ogasun Sailari bidaliko zaizkio.
- Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
- Ingurumen Sailari txostena eskatuko zaio.
- Sailak proposatutako txostena igorriko da.
- Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
- Bidezkoa bada, zergadunaren bankuko kontura ordainagiria itzuliko da.
Oharrak / Azalpenak
- Hobariak eskaera aurkezten den urtean izango ditu ondorioak.
- Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
- Hobaria zergaren kuotaren % 50ekoa izango da lau urte naturaletan, lehen aldiz matrikulatzen denetik hasita, baldintza hauek betetzen badira:
a) Ibilgailu hibridoa izatea (motor elektrikoa-gasolina, motor elektrikoa-diesela edo motor elektrikoa-gasa), eta fabrikatik homologatuta ateratzea, kutsagarriak diren isuriak gutxitzeko euren mota eta modelora egokitutako katalizatzeko gailu eta guzti.
b) Erregai malguko ibilgailua izatea (flexi-fuel FFV ibilgailuak); hau da, E85 (% 85 bioetanol eta % 15 gasolina) izeneko nahastearen bidez ibiltzeko prestatuta dauden ibilgailu homologatuak, fabrikatik bertatik homologatuta ateratakoak, izatea.
- Hobaria zergaren kuotaren % 25ekoa izango da bi urte naturaletan, lehen aldiz matrikulatzen denetik hasita, baldintza hauek betetzen badira:
c) Gasolina edo diesel motorra duten ibilgailu berriak izatea. Ibilgailu horien marka eta modeloa energia aldetik eraginkorrenen artean egon beharko da; hau da, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren arabera, A mailako energia-eraginkortasuna izan beharko dute, abuztuaren 2ko 837/2002 Errege Dekretuak xedatutakoaren ildotik. Errege dekretu horrek arautzen du Espainian salmentan jarri edo finantza-errentamenduan ematen diren ibilgailuek kontsumitzen duten erregaiari eta isurtzen duten CO2-ari buruzko informazioa.
- Hobaria zergaren kuotaren % 50ekoa izango da, baldintza hauek betetzen badira:
d) Motor elektrikoko ibilgailuak eta/edo ezer isurtzen ez dutenak izatea.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK