Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.1
Edateko uraren hornidura eta estolderia: alta
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Edateko ura hornitzeko zerbitzuan eta estolderia-zerbitzuan alta emateko izapidea.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Kasu guztietan:
  • Behar bezala betetako ordainagiria.
  • Instalatutako kontagailuaren homologazio- eta egiaztapen-agiria, laborategi egiaztatuaren bidez.
  • Enpresa instalatzailearen industriak baimendutako instalatzailearen ziurtagiria.
  • Kontagailuaren fakturaren kopia.
Obrarako ura izateko:
  • Obra-lizentziaren fotokopia. Ezin da eskaera egin.
  • Sozietatearen IFZren edo IFKren fotokopia.
  • Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
Erkidegoaren txorrotarako:
  • Erkidegoaren IFKren fotokopia.
  • Presidentearen edo eskatzailearen IFZren fotokopia.
  • Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
Etxebizitza, lokal, nabe, bulego edo suteetarako: 
  • Jabetza-eskrituraren fotokopia. Oraindik eduki ezean, salerosketako kontratu pribatuaren edo notarioaren ziurtagiriaren edo higiezinaren jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiriren fotokopia.
  • Alokatu bada, errentamendu-kontratuaren fotokopia.
  • Titularraren NANaren edo sozietatearen IFKren fotokopia.
  • Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea. Ingurumen Saila
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, deitu Ur Zerbitzura: 945 035 035.

Prezioa
Edateko uraren horniduraren zerbitzua
Krokaduraren kuota: 44,61 euro etxebizitzako edo instalazioko.

Edateko uraren etxeko erabilera: 
          a) Gutxienez (20 m3 /hiruhilekoa) 0,5860 euro/m3 
          b) Hiruhilekoan 20 m3 eta  30 m3 bitarteko gehiegikeriak, 0,5860 euro/m3  
          c) Hiruhilekoan 30 m3 eta 80 m3 bitarteko gehiegikeriak, 1,2960 euro/m3 
          d) Hiruhilekoan 80 m3-ko gehiegikeriak 1,8100 euro/m3  

Edateko uraren industria-erabilera: 
          a) Gutxienez (30 m3 /hiruhilekoa) 0,8170 euro/m3 
          b) Hiruhilekoan 30 eta 50 m3 bitarteko gehiegikeriak 0,9860 euro/m3  
          c) Hiruhilekoan 50 eta 100 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,1900 euro/m3  
          d) Hiruhilekoan 100 eta 240 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,8350 euro/m3 
          e) Hiruhilekoan 240 m3-ko gehiegikeriak 2,1800 euro/m3

Estolderia-zerbitzua
  • Estolderia-sarrerarako hargunea: 103,69 euro etxebizitza edo instalazio bakoitzeko.
  • Estolderia erabiltzea: 0,24 euro metro kubiko kontsumitutako ur bakoitzeko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: agiriak aurkezteko unean.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE– 42. artikulua).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako agiriak eta kontagailuaren egoera egiaztatuko dira.
  2. Eskakizun guztiak betetzen badira, datuak ur-erroldaren eta estolderia-erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira. 
  3. Eskakizunetako bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
  4. Krokadura-tasaren likidazioa egingo da.
  5. Dokumentazioa artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
Hiru hilean behin ur-kontagailua irakurriko da, ur- eta estolderia-tasen likidazioa egiteko. Kontagailua eskuragarri ez badago Ur Zerbitzuak irakurtzeko, jakinarazpena utziko da, ordaindutako pertsonak irakurketa egin dezan 72 orduko epean. (Ikus kontagailua irakurtzeko prozedura).
Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
KANTAURIKO URKIDETZA UR PARTZUERGOA