Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.2
Edateko uraren hornidura eta estolderia: baja ematea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Edateko ura hornitzeko zerbitzuan eta estolderia-zerbitzuan baja emateko izapidea.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Kasu guztietan:
  • Baja-eskabidea, eredu normalizatuari jarraikiz. Bertan, zergatia azaldu beharko da: etxe hutsa, titularraren heriotza etab. DERRIGOR jaso beharko da kontratuaren zenbakia, harremanetarako telefonoa, horniduraren helbidea, harremanetarako helbidea eta kontagailuaren irakurketa, eskabidea egiten den egunean.
  • Titularraren NANaren fotokopia (hil bada eta NANaren fotokopiarik eduki ezean, heriotza-ziurtagiriaren edo eskelaren fotokopia nahikoa izango da).
  • Enpresa bat bada, IFKren fotokopia.
  • BEZEROARENTZAKO INFORMAZIOA: baja-eskabidea idatzia jasotzen denetik aurrera hasiko da izapidetzen. Inoiz ere lehenago.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea. Ingurumen Saila
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, deitu Ur Zerbitzura: 945 035 035.

Prezioa
Dagoen kontagailua kentzeagatiko edo zigilatzeagatiko tasa: 35,25 euro kontagailuko.

Baja izapidetzean, azken likidaziotik kontsumitutako edateko ura eta estolderia likidatuko dira, aurkeztutako irakurketaren arabera.

Edateko uraren horniduraren zerbitzua
Edateko uraren etxeko erabilera: 
a) Gutxienez (20 m3 /hiruhilekoa) 0,5860 euro/m3 
b) Hiruhilekoan 20 eta 30 m3 bitarteko gehiegikeriak 0,5860 euro/m3 
c) Hiruhilekoan 30 eta 80 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,2960 euro/m3 
d) Hiruhilekoan 80 m3-ko gehiegikeriak 1,8100 euro/m3 

Edateko uraren industria-erabilera: 
a) Gutxienez (30 m3 /hiruhilekoa) 0,8170 euro/m3 
b) Hiruhilekoan 30 eta 50 m3 bitarteko gehiegikeriak hiruhilekoan 0,9860 euro/m3 
b) Hiruhilekoan 50 eta 100 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,1900 euro/m3  
b) Hiruhilekoan 100 eta 240 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,8350 euro/m3  
e) Hiruhilekoan 240 m3-ko gehiegikeriak 2,1800 euro/m3

Estolderia-zerbitzua
Estolderia erabiltzea: 0,24 euro kontsumitutako uraren metro kubiko bakoitzeko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: agiriak aurkezteko unean.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE–).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako agiriak egiaztatu eta kontagailua kenduko da.
  2. Eskakizun guztiak betetzen badira, datuak ur-erroldaren eta estolderia-erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira eta baja izapidetuko da. 
  3. Eskakizunetako bat betetzen ez bada, baja ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
  4. Bajaren egunera arte egin gabe dagoen kontsumoaren ur- eta estolderia-tasa likidatuko da, baita kontagailua kentzeagatikoa edo ixteagatikoa ere.
  5. Dokumentazioa artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
Baja izapidetu ondoren eta kontagailua kendu ondoren, alta berria eskatzeko, beste kontagailu bat jarri beharko da; beraz, krokadura-zerbitzua kobratuko da. Baloratuko da ea baja bat izapidetu beharrean komenigarriagoa ote den titular-aldaketa izapidetzea (ikus titularra aldatzeko prozedura).

Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
KANTAURIKO URKIDETZA UR PARTZUERGOA