Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.3.3
Udal-bide eta -pisten erabilera (ibilgailu motordun ezastunen aldi baterako baimenak)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Udal-lizentziaren eskaera, ibilgailu ez-astunek Amurrio udalerriaren titulartasuneko bideetatik zirkulatzeko.
Erabilera hori eta mendien baldintza egokien babesa eta defentsa bateratzeko, eta, horretarako, horien kudeaketa antolatua eta iraunkorra bermatzeko, bai eta base-bideen mantentze egokia ere.
Nork eska dezake?
Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean, ehizan, administrazioan jasota ez dauden erabiltzaileek eta azpierrentan dauden lursailen jabeek. 
Finka zehatzetarako edo jarduera jakinetarako emango dira, besteak beste, azterketak, lanak, bisitak edo behar bezala justifikatutako bestelakoak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Udal-titulartasuneko edo -administrazioko bideak aldi baterako erabiltzeko eskabide berezia –ibilgailu motordun arinak–, behar bezala beteta.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61


 Turismo Bulegoa (Goikomendiko eta Kuxkumendiko parkera sartzeko baino ez).

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: astebete.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua emango zaio, ziurtagiri gisa.
  3. Eskabidea erabiltzaileen eskabideen urteko zerrendari gehituko zaio, eta Mendien Arloari bidaliko zaio, izapidetu dezan.
  4. Erabiltzaile-eskaera guztietatik ezarritako baimen mota bakoitzaren ezaugarriak bete direla egiaztatuko da.
  5. Bideak erabiltzeko Baimenen Udal Erregistroan inskribatuko da.
  6. Baimena behar duten baimenak egingo dira eta erabiltzaileei emango zaizkie.
Oharrak / Azalpenak
Perretxikoak batzeko honako baldintza hauek ezartzen dira:
  • Eskatzaileak herritar gisa egon beharko du izena emanda Amurrioko udal-erroldan, eta 60tik urtetik gora izan beharko ditu edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna. 
  • Baimen-garaia: irailaren 1etik abenduaren 31ra arte. 
  • Baimen-egunak: ostegunetik igandera.
  • Pista baimenduak: Aldama pista. Askargan pista.
  • Aparkatzeko baimendutako lekua: Bostarratxeta, Kuskumendi.
Goikomendi-Kuxkumendi parkeko aparkalekura sartzeko, honako baldintza hauek ezarri dira:
  • hilean bi baimen, gehienez.
IBILGAILU MOTORDUN EZ-ASTUNEK PISTAK ERABILTZEKO MUGAK
  1. Baimen hau titularrak edo titularrek bakarrik erabil dezake(te). Beraz, baimena pertsonala eta besterenezina izango da.
  2. Titularraren identitatea egiaztatzeko, titularrak berak egiaztatu beharko du NAN edo gidabaimenaren bidez.
  3. Baimenaren erabilera-ordutegia: eguzkia atera baino ordubete lehenagotik eguzkia sartu eta ordubete geroago arte. Egoera bereziak direla-eta gauez zirkulatu behar bada, udaltzaingoei zein Arabako Foru Aldundiko zaintza-zerbitzuei jakinaraziko zaie.
  4. Joan-etorria eskatutako lekuraino baino ezin izango da egin. Joan-etorriaren arteko denboran ibilgailuak geldirik egon beharko du aparkalekuan. 
  5. Ibilgailuak ezin izango dira, inolaz ere, udal pista eta bideetatik atera, ez bada norberaren edota alokatutako lursailetara zein aparkalekuetara joateko.
  6. Baimenduta ez dagoen erabileraren bat egin nahi izanez gero, Udalari jakinaraziko zaio, honek baimena eman dezan

Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO MENDIAK ARLOA