Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.5.1
Administrazio-batzarren titulartasunekoak diren eraikinetan obrak egiteko diru-laguntzak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrio udalerriko Administrazio Batzarrek udalerrian beren jabetzako eraikinetan sustatzen dituzten obren balio osoaren % 10eko diru-laguntza (gehienez ere, 30.050,61 eurok diru-laguntza) Administrazio Batzar bakoitzarentzat. Eraikin horiek kultura- eta elkarte-jarduerak egiteko erabili ohi dira, eta mugak, egotekotan, erakundearen behar propioetatik eratorritakoak izango dira.
Nork eska dezake?
Administrazio Batzarretako presidenteek edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonek.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Obrarako udal-lizentziaren kopia.
- Obra osoaren zenbatekoa adierazten duten fakturen kopia.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Administrazio batzarrak, auzoak eta berrikuntza demokratikoa arlora: 945.89.11.61
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Epea: hilabete.
Gehienezko legezko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- Amurrio udalerriko Administrazio Batzarrentzako diru-laguntzen araudia, Gobernuko Udal Batzordeak 2002ko irailaren 19an onetsitakoa.
Ondorengo izapideak
- Eskaera-orria eta agiriak bildu eta erregistratu egingo dira.
- Eskatzaileari kopia zigilatua emango zaio, ziurtagiri gisa.
- Administrazio Batzarren arloari bidaliko zaio, izapidetu dezan.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Aurrekontu-izendapenaren txostena eskatuko da.
- Administrazio batzarrak, auzoak eta berrikuntza demokratikoa arloak proposamen-txostena egingo du, eta Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren edo Dekretu baten bitartez ebatziko da.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
- Aurkeztu beharreko agirien fotokopiak Udaleko bulegoetan egin ahal izango dira, doan.
- Diru-laguntzak emango dira, betiere horretarako aurrekontu-izendapena nahikoa bada.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMNISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK ARLOA