Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.6
Amurrioko garbigunean hondakinak uzteko baimen berezia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Garbigunean baimen berezia behar duten hondakinak uztea arautzeko (uztailaren 1eko 300/2014 Foru Agindua. ARABAKO GARBIGUNEEN SAREAN HONDAKINAK ONARTZEKO PROTOKOLOA)
Baimen berezia beharko da honako kasu hauetan:
- Onartutako hondakinen zerrendan jasotzen ez diren hondakinak emateko. (7. atala).
- Gehieneko kopuru onargarritik gorako hondakin kopurua izanez gero.
- 6.2 puntuan erabiltzaile gisa aitortutako enpresa edo jarduera guztiek.
- Protokolo honetan aurreikusten ez den bestelako aparteko kasuren bat bada.
Nork eska dezake?
Interesdun orok edo haren legezko ordezkariak, baimen bereziaren eskabidea behar dutenek:
- ETEek
- Saltoki txikiek
- Bulegoek
- Ostalaritzak
- Nekazaritza-ustiategiek
Ezingo dituzte hondakinak Garbigunean utzi honako hauek:
- Udal-hondakinak batzeko enpresek.
- Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak batzeko kudeatzaileek.
- Industriek, oro har.
- Saltokiek: azalera handiek edo biltegiek
Aurkeztu beharreko agiriak
BAIMEN BEREZIAren eredua, behar bezala beteta.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Amurrioko Garbigunea
Larrabe auzoa z.g. 01470 - Amurrio
Posta arrunta
Amurrioko Garbigunea
Larrabe auzoa z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Informazio gehigarria: www.araba.eus
Prezioa
Gaur egun kosturik gabe erabiltzaileentzat.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: hilabete.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE– 42. artikulua).
Aplika daitekeen legeria
- 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzkoa (181 zenbakiko BOE, 2011ko uztailaren 29koa)
- 300/2014 Foru Agindua, uztailaren 1 ekoa. Honen bidez, "Arabako Garbiguneen Sarean Hondakinak HArtzeko Protokoloa" onartzen da (78 zenbakiko BOE, 2014ko uztailaren 11koa)
Ondorengo izapideak
- Eskabidean jasotako datuak zuzenak direla egiaztatuko da.
- Eskatutako hondakinak onartzea balioetsiko da.
- Baimena emango da edo ez da emango.
- Baimena emanez gero, hondakinak ARABAKO GARBIGUNEEN SAREAN HONDAKINAK ONARTZEKO PROTOKOLOAn zehaztutakoari jarraikiz utziko dira.
Oharrak / Azalpenak
Interesdunek hondakinak kudeatzeko URTEKO ZIURTAGIRIA behar badute, Arabako Foru Aldundiari eskatuko zaio.
Izapidetzen duen unitatea
ARABAKO FORU ALDUNDIA