Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.5
Hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzua (zaborrak): titulartasun-aldaketa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren titularra aldatzeko izapidea.
Nork eska dezake?
Etxeko hondakinak eta etxeko hondakinen antzekoak sortzen dituzten eta Amurrio udal-barrutian zerbitzu ematen den eremuan dauden lokal, saltoki, zerbitzu eta industrietako titularrek eta/edo erabiltzaileek edo haien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak
ETXEAK
  • Titularra aldatzeko eskabidea, behar bezala beteta.
  • OHZren bidez egiaztatu ezin bada, jabetza-eskrituraren fotokopia; nahikoa da eroslearen eta saltzailearen datuak jasotzen dituzten orriak (lehen orrietan egoten den informazioa) eta erositako jabetzaren deskribapena jasotzen duten orriak bidaltzea. Oraindik eduki ezean, salerosketako kontratu pribatuaren edo notarioaren ziurtagiriaren edo higiezinaren jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiriren fotokopia.
  • Alokatu bada, errentamendu-kontratuaren edo errolda-agiriaren fotokopia.
  • Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
SALTOKIAK, ZERBITZUAK ETA INDUSTRIAK
  • Titularra aldatzeko eskabidea, behar bezala beteta.
  • Lizentzia emateko eskabidea, beteta.
  • Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea. Ingurumen Saila
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, Lurralde Politiken Sailera, Ingurumen Arlora deitu dezakezu: 945.89.11.61

Prezioa
1. epigrafea.- Horretarako diren etxebizitzak, etxebizitzei zerbitzuak emateko zentroak (auzo-elkarteak, ur bero sanitario komunitarioaren zerbitzua, ibilgailuak gordetzeko lokalak etab.), jolas, kultur edo erlijiorako irabazi-asmorik gabeko lokalak (txokoak, gazteen lonjak, kulturako lekuak etab.) eta beheko solairuko lokalak eta beste epigrafe batean jasotzen ez den jardueraren bat egiten dutela antzematen diren lonjak: 17,79 euro/hiruhileko. 
2. epigrafea.- Ikastetxeak eta irakaskuntza zentroak, adibidez, jantzigintza-, piano-, dantza-, eta hizkuntza-akademiak, administrazio-ikasketak, autoeskolak, eta abar. 22,19 euro/hiruhileko. 
3. epigrafea.- Gai guztien –elikagaiak izan ezik- txikizkako dendak, esaterako: kirol-dendak, tabako-dendak, botikak, filateliak, lore-dendak, jostailu-dendak, etxetresna elektrikoen dendak, loteriak, artile-dendak, liburu-dendak, mihise-dendak, optikak, paper margotuen eta margoen dendak, lurrin-dendak, aterki-dendak, drogeriak, erloju-dendak, oinetako dendak, altzari-dendak, jantzi-dendak, produktu informatikoak, telefoniakoak eta komunikazioetakoak eta abar. Ile-apaindegiak, edertasun-zentroak eta masaje-zentroak. Okindegiak eta esne-dendak. Gimnasioak. Olgeta-jokoen aretoak. Jendaurrekoak ez diren biltegiak. Saltokientzako zerbitzuen zentroak (merkataritza-galeriak, merkatarien elkarteen bulegoak etab.): 29,98 euro/hiruhilekoa 
4. epigrafea.- Ostatuak eta pentsioak. Edari ontziratuen, elikagaien txikizkako merkataritza, okindegiak eta esnetegiak salbu, esaterako, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, ultramarinoak, izozki-dendak, gozotegiak etab. Aseguru-konpainiak, bidaia-agentziak, bulegoak, aholkularitzak, higiezinen agentziak, dekorazio-estudioak, arkitekturakoak etab. Kontsulta medikoak, OLTak, psikologoak, logopedak eta abar, nahiz eta etxebizitzetan instalatuta egon: 22,07 euro/hiruhilekoa 
5. epigrafea.- Kafetegiak, tabernak, dastategiak etab. Saltokiak, ingeniaritzak, estudioak, zerbitzu-enpresak, komunikazioetakoak eta abar, industria hiri-lurzoruan daudenak. Industriak, oro har, besteak beste: zurgindegiak, galdarategiak, karrozeriak, txatartegiak, konponketa-lantegiak, kristaldegiak, tapiztegiak, ibilgailuen konponketa, oinetakoen konponketak, tindategiak, gasolindegiak, zerbitzu-estazioak eta abar: 38,15 euro/hiruhilekoa 
6. epigrafea.- Banku-agentziak eta aurrezki-kutxak. Zinemak, diskotekak, jai-aretoak, bingoak. Jatetxeak eta garagardotegiak. Bitxi-dendak, notariotzak, larru-dendak, klinikak, urrearen salerosketa: 42,93 euro/hiruhilekoa 
7. epigrafea.- Zerbitzu bereziak. Bide publikoan utzitako hondakinak bertatik kentzeak eta orubeak eta lokalak garbitzeak honako tasa hauek kenduko dituzte, hondakin-motaren arabera: • Ohiko zaborra: 360 euro/tona • Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak: 180 euro/tona • Arriskutsuak ez diren beste hondakin batzuk: 270 euro/tona • Arriskutsuak diren hondakinak: 1180 euro/tona
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: agiriak aurkezteko unean.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE– 42. artikulua).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidean jasotako datuak zuzenak direla egiaztatuko da.
  2. Zuzenak badira, datuak hondakinen erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira. 
  3. Ordenantza bete ezean, titularra aldatzeari uko egiten dion ebazpen arrazoitua emango da, eta eskatzaileari jakinaraztea.
  4. Dokumentazio artxibatuko da.Hiru hilean behin dagokion zabor-tasa likidatuko da.
Oharrak / Azalpenak
Alta emango zaie ofizioz Amurrio udal-mugartean zerbitzu ematen den eremuan dauden lehen okupazioko lizentzia duten etxebizitzen titularrei.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO INGURUMEN ARLOA