- Egoitza-unitate sanitarioa aldi baterako laguntza-baliabide bat da, eta zaintza-behar handiak dituzten pertsonei behar duten laguntza emateko dago diseinatuta.
- Ospitaleratuta dauden pertsonentzako aldi baterako bizileku izango da, alta klinikoa izateko irizpideak betetzen dituzten eta hainbat motatako arrazoi soziosanitarioengatik alta hori behar bezala gauzatu ezin den kasuetan. Horrez gain, gizarte-zerbitzuen sareko zentroetan eta etxeetan mantentzeko zailak diren kasuak ere bertara bideratuko dira arreta soziosanitarioa behar dutenean baina ez daudenean ospitaleratzeko egoeran.
- Bizitzaren amaieran zaintza-lanak behar dituzten pertsonak: ospitaleko alta emanda duten pertsonak dira, baina ezin dira etxera itzuli eta ez da egokitzat jotzen egoitza batean sartzea.
- Ospitaleratuta egon ondoren susperraldi-egoeran dauden pertsonak, desgaitasun fisiko eta/edo psikiko larria badute eta, hori dela eta, laguntza eta osasun-zaintza etengabea behar badute.
- Jokabidearen nahasmendua duten pertsonak: dementzia-prozesuetan dauden adinekoak, jokabide-asaldura eta/edo nahasmenduak badituzte eta horrek larriki asaldatu badezake egoitza-zentro bateko jarduera normala. Euren etxeetan egon ezin diren eta psikiatria-zentroetako beharra ere behar ez duten pertsonak.
- Gaixotasun infekto-kutsakorrak dituzten pertsonak: kontrol- edo isolamendu-neurri bereziak behar badituzte, eta neurri horiek ezin badira egoitza batean eman eta ez denean beharrezkoa ere ospitaleetako unitate espezifikoetan sartzea.
- Ospitaleko alta emanda duten pertsonak, susperraldirik behar ez badute baina ezin badira etxera joan gizarte-arazoren bat dela medio.
- Gizarte- eta osasun-behar handiak eskatzen dituzten beste egoera batzuk, ez dagoenean ospitaleratzeko beharrik.
Erabiltzaileak leku hauetatik etor daitezke:
a) Ospitaleak: dagokion ospitaleak proposatu ondoren.
b) Egoitzak: dagokion zentroak proposatu ondoren.
c) Etxeak: Oinarrizko Laguntzako Unitateek eta Gizarte Zerbitzuek proposatu ondoren. Hiru kasuetan, interesdunak dagokion eskabidea aurkeztu beharko du.
Honako hauek aurkeztu dezakete eskabidea:
- Interesdunak zuzenean.
- Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza izendatua duenak.
- Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintzaileak.
Interesdunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Eskabidea aurkezteko egunean 18 urte beteta izatea.
b) Eskabidea aurkezteko egunean Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
c) Euskal osasun-sistema publikoaren onuradun izatea eta, hala ez bada, aseguru pribatu bat edo beste erakunde baten asegurua izatea, interesduna Egoitza Unitate Soziosanitarioan artatua izateko gaitu dezan eta unitate horretan jasotako osasun-laguntzaren kostua finantzatzeko konpromisoa har dezan.
d) Balorazio eta Orientazio Soziosanitariorako Batzordearen aldeko irizpena izatea.
- Unitatean sartzeko balorazio-eskabidea (dekretuaren I. Eranskina). Balorazio osasun eta gizarte arlokoa eta erizaintza-zaintzei buruzkoa izango da.
- Baimen-agiria sinatuta (dekretuaren II. Eranskina).
- Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:
- NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.
- Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. Eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.
- Juridikoki gaitasunik ez duten adineko pertsonen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.
- Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko deklarazioa, eredu ofizialaren bitartez (009 eranskina).
- Pertsonak ez badu ordezkariaren bitartez jarduten, erreferentziazko pertsona bat izendatu ahal izango du komunikazio- eta jakinarazpen-lanetarako soilik. (008. eranskina).
- Aseguru pribatua edo beste erakunderen batena izanez gero: Interesdunak baimendutako pertsonak sinatutako baimena Arabako Egoitza Unitate Sozioekonomikoan artatua izan dadin eta aseguruek Osakidetzako osasun-modulua finantzatuko duten konpromisoa.
- Euskal Osasun Sistema Publikoarekin segurtatzeko agiria.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko eta/edo transmititzeko (012. eranskina).
- Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (13. eranskina).
Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:
- Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
- Telefonoz: 945891161
- Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
- Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Epea: 15 egun.
Gehieneko legezko epea: hilabete bat ebazpena jakinarazteko. Hamabost egun premiazko espedienteetan.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: negatiboa.
- Diputatuen Kontseiluaren 32/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, arautzen duena Arabako Lurralde Historikoko osasun eta gizarte arloko egoitza-unitaterako sarbidea.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (98 zenbakiko ALHAO, 2014/09/01ekoa)
- Erreferentziazko gizarte-langilearekin hitzordua hitzartu ez bada, hitzordua eskatu behar da.
- Unitatean sartzeko balorazio-eskabidea beteko du dagokion zerbitzuko profesionalak: medikuak, erizainak eta kasua daraman erreferentziazko gizarte-langileak. Interesdunak eskabidea sinatuko du eta erregistratu egingo da.
- Agiriak berrikusiko dira, eta akatsak edo falta dena zuzenduko da, hala badagokio.
- Eskabidea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan grabatuko da.
- Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Adineko Pertsonen Arlora bidaliko da.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratu egingo du.
- Balorazio eta Orientazio Soziosanitariorako Batzordeak irizpen teknikoa eta ebazpen-proposamena emango du.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kudeaketa-zuzendaritzak ebazpena emango du.
- Interesdunari laguntza emango zaion edo ukatu zaion jakinaraziko zaio, ebazpenaren bitartez.
- Pertsona ospitaleratuta dagoenean, Amurrioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua dagokion ospitalearekin arituko da lankidetzan, eskabidea izapidetzeko.
- Ebazpena baiezkoa denean, ebazpena eman bezain laster sartu ahal izango da pertsona Egoitza Unitate Sanitarioan, nahiz eta oraindik ez formalki jakinarazi.
- Egonaldiaren lehen 30 egunetan, unitatearen erabiltzaileak ez du prezio publikoa ordaindu beharko. Egonaldiaren 31. egunetik aurrera, erabiltzaileak egoitza-zentroetan aldi baterako ezarritako tarifa (urte bakoitzean indarrean dagoen araudiaren araberakoa) ordaindu beharko du.
- Batez beste, laurogeita hamar eguneko egonaldia dago helburu gisa ezarrita, baina unitateko egonaldirako gehieneko epea hamabi hilabetekoa izango da, etenik gabe. Epe hori igarotakoan, erabiltzaileek unitatea utzi beharko dute, Balorazio eta Orientazio Soziekonomikorako Batzordeak horri buruz emandako irizpenarekin bat etorriz. Irizpen horren arabera, pertsona bere ohiko bizilekura edo gizarte- edo osasun-baliabide egokiago batera bideratuko da, bere beharrak behar bezala artatu daitezen.
- Egoitza Unitate Soziosanitarioak zerbitzu hauek izango ditu: mediku-zerbitzua, erizaintza-zerbitzua, fisioterapia-zerbitzua, okupazio-terapia eta gizarte-arretako zerbitzua.
- Plaza hutsak esleitzeko zerrendaren (itxarote-zerrenda) bitartez ezarriko da unitatean plaza esleitzeko lehentasun-hurrenkera.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.