Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.1.5
Gizarte diru-laguntzak jasotzen diren edo ez diren egiaztatzen duen ziurtagiriaren eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udaleko Kontu-hartzailetzak ematen duen ziurtagiria, egiaztatzen duena Amurrion erroldatutako pertsona edo bizikidetza-unitate batek Amurrioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ematen dituen laguntzak jasotzen dituela.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak edo bizikidetza-unitateko kideren batek, betiere udal-erroldan izena emanda badago.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Interesdunen nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionala, Atzerritarren bizileku-txartela edo Pasaportea.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 3 egun, Gizarte Zerbitzuen Arloan ziurtagiria eskatu den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.

Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Udalak dituen datuen bitartez, laguntzak jasotzen diren edo ez egiaztatuko da, baita horien zenbatekoa ere, jaso badira.
  2. Dagokion ziurtagiria egingo da.
  3. Ziurtagiria behar bezala sinatuta eta zigilatuta emango zaio interesdunari edo haren legezko ordezkariari edo bizikidetza-unitateko kideren bati, betiere udal-erroldan izena emanda badago.
Oharrak / Azalpenak
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako prestazio ekonomikoei buruzko ziurtagiriak ere eska daitezke: kotizazio gabeko pentsioa, familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa, etab.
  • Interesduna ez den beste norbait aurkezten bada ziurtagiria jasotzera, IZAPIDEAK EGITEKO BAIMENA inprimakia bete beharko du, eta agiri hauekin batera aurkeztu: interesdunaren NANa, pasaportea edo bizileku-baimena, jatorriaren arabera, eta baimenduaren jatorrizko dokumentazioa
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA