Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.3.1
Ikastetxeetako eraikinak eta instalazioak erabiltzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Udal-titulartasuneko Amurrioko ikastetxe publikoetako (Lucas Rey eta Zabaleko) eraikinak eta instalazioak erabiltzeko eskaera da, hezkuntza-, kirol- eta kultura-jarduerak edota ikastetxe horietako urteko programazioan ez dauden gizarte arloko bestelako jarduera batzuk egiteko. Honako hauek erabiltzeko eskatu ahal izango da: kirol-instalazioak, ekitaldi-aretoak, liburutegiak, ikasgelak edo antzeko gelak.
Nork eska dezake?
Edozein administraziok, erakunde publikok edo pertsona fisikok zein juridikok, edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-inprimakia, gutxienez 20 egun lehenago, pertsona eskatzaileak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatua. Bertan honako hauekjaso beharko dira: jarduera hasiko den eguna eta ordua, jardueraren iraupena, erabili nahi diren instalazioak, antolatzailea eta partaide kopurua, ikastetxeko langileak behar diren ala ez eta jardueraren zein horren helburuaren deskribapen zehatza. Jarduerak aldian-aldian egingo badira edo programa jakin bati jarraituz errepikatuko badira, horien ordutegi bat edo eskema zehatz bat ere jasoko da, baimena espediente bakar batean eman ahal izateko.
  • Baimena eskatzen duenaren Nortasun Agiri Nazionala. Eskaera elkarte, erakunde edo organismo baten izenean edo haren ordezkari gisa eginez gero, ordezkari izaera hori jasotzen duen agiriaren benetako kopia ere aurkeztu beharko da.
  • Eskatzaileak sinatutako idatzia; bertan adieraziko daeskatzaileak konpromisoa hartzen duela ikastetxeari edo, hala badagokio, Udalari baimendutako jardueraren ondorioz instalazioan sortutako edozein kalte ordaintzeko eta erabiliko den instalazioa zaintzeko, mantentzeko eta garbitzeko behar diren neurriak hartzeko, instalazioa erabili aurretik zegoen moduan gelditu dadin.
  • Baimena ematen duen organoak egokitzat jotzen badu soilik, erantzukizun zibileko poliza bat aurkeztu beharko zaio ikastetxeko zuzendaritzari. Poliza horrek pertsonei eta ondasunei eragin dakizkiekeen kalte guztiak konpontzeko estaldura izan behar du, zehazten den zenbatekoan eta jarduerak irauten duen denbora osoan.Agiri hau beharrezkoa den ala ez eskaera beraren arabera baloratuko da; hortaz, ez da eskaerarekin batera aurkeztu behar, baizik eta geroago, Lurralde Ordezkaritza eskudunak edo Amurrioko Udalak eskatutakoan, eta betiere jarduera hasi baino lehen.
  • Autobabeserako plana, bidezkoa bada, indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat etorriz (autobabes-betebeharrak arautzen dituen azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren I. Eranskina).
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 945.89.11.61

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 20 egun natural prozedura arruntean, eta 15 egun prozedura laburtuan.
Gehieneko legezko epea:3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
PROZEDURA ARRUNTA
  1. Eskaera eta dagokion dokumentazioa Amurrioko Udalari zuzenduko zaizkio, eta ikastetxeko zuzendaritzan edo udaletxean aurkeztuko dira, edo zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein baliabideren bitartez, egin behar den jarduera hasteko eguna baino 20 egun lehenago, gutxienez.
  2. Zuzendariak txosten bat egingo du, ikastetxeak eskaera jaso eta gehienez ere 3 eguneko epean, eta bertan erabileraren aldeko edo aurkako iritzia agertuko du, adieraziz ea eskatutako erabilerak ikastetxearen jarduerari eragiten dion nolabait.
  3. Espedientea eskaera-idatziarekin, beharrezko dokumentazioarekin eta ikastetxeko zuzendariaren txostenarekin osatu ondoren, espedientearen jatorrizko kopia lurralde-ordezkariari bidaliko zaio, eta espedientearen kopia ikastetxeko fitxategian geldituko da.Lurralde-ordezkariak espedienteari buruzko txostena egingo du. Txosten hori loteslea izango da, eta bertan soilik adieraziko du ea eskatutako erabilerak ikastetxearen jarduerari nolabait eragiten dion.
  4. Azkenik espediente osoa Amurrioko Udalari bidaliko zaio, hark jarduera baimentzeari buruzko behin betiko irizpena eman dezan.Erabaki hori jarduera hasi baino bost egun lehenago hartuko da, gutxienez.Ikastetxeko instalazioak erabiltzeko baimena eman ondoren, iragarki-taulan edo ikastetxeko leku ikusgarri batean jarriko da jarduerari buruzko informazioa; besteak beste, zein egun eta ordutan egingo den.

PROZEDURA LABURTUA
Prozedura laburtuari jarraituko zaio soilik ikastetxeetan egin nahi den jardueraren iraupena ez bada 30 egun baino luzeagoa, edo hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak edo unean-unean izan ohi diren ekitaldiak badira.
  1. Eskaera eta dagokion dokumentazioa Amurrioko Udalari zuzenduko zaizkio, eta ikastetxeko zuzendaritzan edo udaletxean aurkeztuko dira, edo zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein baliabideren bitartez, egin behar den jarduera hasteko eguna baino 15 egun lehenago gutxienez.
  2. Ikastetxeko zuzendariak, eskaera jasotakoan, gutxienez jarduera hasi baino 5 egun lehenago ebatziko du. Horretarako, argi eta garbi esango du ea baimena ematen duen ala ez eskatutako jarduera egiteko, zein baldintzatan egin beharko den eta zein epetan egin beharko den. Erabakia idatziz bidaliko dio pertsona edo erakunde eskatzaileari.
Ondorengo izapideak
Hezkuntza Arloak erabilitako eremu eta instalazioen egoera egiaztatuko du, eta behar diren neurriak hartuko ditu horiek erabili aurretik zuten egoera berean gelditu daitezen.
Oharrak / Azalpenak
Jarduera hauek ez dituzte hezkuntzaren helburu orokorrak urratuko, eta bizikidetzaren printzipio demokratikoak errespetatuko dituzte; helburu soziala izango dute argi eta garbi, eta alde batera utziko dira helburu pribatu eta familiarrak eta dirua irabaztearekin lotutako guztiak. Halaber, ezingo dute irakasleen jarduera oztopatu, ez eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak ere.
Ezingo dira ikastetxeko administrazio-lanetarako erabiltzen diren instalazioak erabili, ezta irakaslearen eremu pribatuaren parte direnak eta antzekoak ere. Azken kontzeptu horretan sartzen dira eskolako sukaldeak.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, honako hau izango da lehentasun-araubidea eskaera bat baino gehiago egonez gero:
  1. kastetxearekin berarekin lotutako pertsonek eta elkarteek antolatutako jarduerak, esaterako guraso elkarteek, ikastetxeko ikasleen kirol- edo kultura-taldeek, eta abar.
  2. Amurrioko Udalak antolatutakoak.
  3. Hezkuntza arloan eskumena duen sailak antolatutakoak.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko beste Administrazio Sail batzuek antolatutakoak.
  5. Edozein pertsona fisiko edo juridikok antolatutakoak.
Ikastetxeak berak hezkuntza-arloko jarduerak egiteko beharko balitu instalazio horiek, lehentasuna izango du beti, baita aurretik emandako baimenei dagokienez ere. Kasu horietan, baliogabetu egingo dira baimen horiek, 76/2008 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Hori bai, behin jarduera bat egiteko baimena eman ondoren, ezingo da hurrengo eskaerengatik aldatu, Dekretuetan adierazitako kasuren bat ez bada.
Eskatutako erabileraren ondorioz kalteren bat sortzeko arriskurik baldin badago, baimena eman aurretik eskatzaile fisiko edo juridikoari eskatu ahal izango zaie ikastetxeko zuzendaritzan erantzukizun zibileko poliza bat aurkezteko, pertsonei eta ondasunei eragin dakiekeen kalteen konponketa estaltzeko. Baimena ematen duen organoa erabakiko du zein izango den zenbateko hori
Izapidetzen duen unitatea
HEZKUNTZA ARLOA