Familia Ugariaren Titulua eskatzean datza; izan ere, horrek eskubidea ematen du Arabako Foru Aldundiak jaulkitako Familia Ugariaren Liburu bat eta Eusko Jaurlaritzak emandako txartel bat izateko. Familiako bost urtetik gorako kide guztiek jasoko dute txartel hori postaz, eta Euskadin liburuaren ordez erabili ahal izango dute. Agiri horien helburua da erraztasunak ematea Familia Ugarientzat dauden abantailak erabiltzeko.
Aurreko ahaide batez edo biz eta hiru seme-alabaz edo gehiagoz osatutako familiak, ohikoak edo ez, edo bi seme-alabez osatutakoak, baldin eta horietako batek gutxienez desgaitasun bat aitortua baldin badu.
Edo bi seme-alabez osatutako familiak, baldin eta aurreko ahaideak desgaituak badira edo horietako batek gutxienez % 65eko edo hortik gorako desgaitasun maila baldin badu.
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
1. FAMILIA UGARIAREN LIBURUAREN ESKABIDEA
2. Beste agiri batzuk:
• Familia Liburuaren eta familian hura dutenen NANaren fotokopia.
• Honako baldintza hauek egiaztatzeko behar diren agiriak: lan egiteko desgaitua egotea, ikaslea izatea, alarguna izatea, bananduta egotea edo dibortziatua egotea.
• Banantze edo dibortzioen kasuetan, Hitzarmen Arautzailea aurkeztuko da, hala badagokio, eta dagokion epaia, seme-alaben zaintza egiaztatze aldera.
• Tituluan egongo den familia-unitateko pertsona bakoitza jasotzen duen errolda-ziurtagiria (Udalak aurkeztuko du ofizioz).
Beste herritartasun bat duten eskatzaileentzat:
Aurrekoaz gain:
• Europar Batasuneko herrialde kideetakoak eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordiokoak badira (Islandia, Norvegia eta LIechtenstein), bizileku-txartela.
• Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetakoak badira:
- Bizileku-baimena.
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: 15 egun agiriak Foru Aldundira bidaltzeko.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ezezkoa.
- 40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia Ugariak Babesteari buruzkoa (277 zenbakiko BOE, 2003ko azaroaren 19koa)
- 40/2007 Legea, abenduaren 4koa, Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzkoa (291 zenbakiko BOE, 2007ko abenduaren 5ekoa)
- 1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen Erregelamendua Onartzen duena (15 zenbakiko BOE, 2006ko urtarrilaren 18koa)
1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo da.
2. Jaso izanaren agiria emango zaio interesdunari.
3. Espedientea egingo da, Arabako Foru Aldundiak ebazpena eman dezan.
1. Arabako Foru Aldundiak Amurrioko Udalari bidaliko dio titulua, espedientearen ebazpena eman ondoren.
2. Liburua interesdunari emango zaio.
3. Artxibatu egingo da.* Abantailei buruzko informazio gehiago: Familia Ugariaren Liburua
* Udalak aurkeztuko ditu izapide honetarako behar diren udal-ziurtagiriak.
- Familia ugarien OHZ hobaria (3.1 izapidea)
- Familia ugarien TMIZ hobaria (3.13 izapidea).
- Zerbitzu hauek emateagatiko tasen hobaria:
- Musika Irakaskuntza.
- Trikiti eta pandero irakaskuntza
- Dantza-irakaskuntza
- Arte Eskolan ikastaroak ematea
- Zerbitzu soziokulturalek antolatutako ikastaroak ematea.