Herritarrek Udalean aurkeztu nahi dituzten agiri eta eskabideak jasotzea, Udalak izapidetu ditzan.
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Eskatzailearen eskubideak egiaztatzen dituzten agiriak. Eskabidea aurkeztu ondoren abiarazi behar den prozeduraren arabera, gutxieneko agiri batzuk eskatuko dira. Beste pertsona baten izenean eskaerak aurkezteko, baliabideak abiarazteko, ekintza batean atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.
Halaber, honako organo hauetan ere aurkeztu ahal izango dira Amurrioko Udalari zuzendutako eskaerak: Estatuaren Administrazioaren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen edozein organo, Probintzietako aldundiak, Uharteko Kabildo eta Kontseiluak eta Tokiaraubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan jasotzen diren Udalak . Hona hemen agiri hauek aurkezteko prestatua dauden Euskadiko udal-erregistroak:
- Bilboko Udala. Ernesto Erkoreka plaza, 12. 48007 - Bilbo.
- Donostiako Udala. Ijentea, 1. 20003 - Donostia – San Sebastián.
- Gasteizko Udala. Pintor Teodoro Dublang, 25 - 01008 - Vitoria - Gasteiz
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Aurreikusitako epea: unean bertan
Gehieneko legezko epea: ez dagokio.
Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia: ez dagokio.
- Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea. 6. artikulua (150 zenbakiko BOE, 2007-06-23koa)
- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea. 38 eta70. artikuluak (285 zenbakiko BOE, azaroaren 27koa)
- Toki erakundeen antolaketa, jarduera eta araubide juridikoaren araudiari buruzko azaroaren 28k 2568/1986 Errege Dekretuaren. 151-162 artikuluak (305 zenbakiko BOE, abenduaren 22koa)
- Eskabidea jaso eta egiaztatu egingo da. Eskabidearekin batera aurkeztuko dira prozeduraren izapideak egiteko behar diren agiriak.
- Dokumentua erregistratu egingo da, eta dagokion sailera bidaliko da, bertan izapidetu dezaten.
- Kopia zigilatua eskatzaileari emango zaio, egiaztagiri gisa, eta bertan adieraziko dira eskabidea aurkeztu zen eguna eta ordua.
- Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
- Estatuaren Administrazioaren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen edozein organotan, Probintzietako aldundietan, Uharteko Kabildo eta Kontseiluetan eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan jasotzen diren Udaletan eta posta-bulegoetan gutun-azal irekian aurkeztutako idatzien sarrera-datek eragina izango dute herritarrek epeak betetzeari dagokionez.
- Hona hemen eskabideek jaso behar dituzten datuak:
- Interesdunaren edo haren ordezkariaren izen-abizenak, jakinarazpenak egin behar direnerako. Elkarteen kasuan, eskabideak elkartearen izena eta eskabidea sinatzen duen ordezkariaren datuak jaso beharko ditu.
- Tokia eta data.
- Eskatzailearen sinadura.
- Eskabidea zein organori zuzentzen zaion