Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.1.3
Lehiaketetan/txapelketetan parte hartzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udaleko Zerbitzu Soziokulturalen Sailak antolatzen dituen lehiaketa, sariketa eta txapelketetan parte hartzeko eskaera da.

Lehiaketak:

  • Amurrioko zaindariaren jaiak iragartzeko kartela.
  • “Villa de Amurrio” argazki-lehiaketa.
  • Inauterietako “Kakarro Birigarro” mozorro-lehiaketa.
  • Tabernetako dekorazio-lehiaketa, inauterietan.
  • Orga-lehiaketa.
  • Gabonetako kanten lehiaketa.
  • Haurren marrazki-lehiaketa, Gabonetan.
  • Beste batzuk.


Nork eska dezake?
Interesa duen edonork (hala banan-banan nola taldean), deialdi bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen baditu, edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Kasu bakoitzean ematen den eredua.  Urteko deialdi bakoitzari dagozkion oinarriak kontsultatu beharko dira.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Kultur Etxean
Landako 8, 01470 – Amurrio
Telefonoa
Telefonoa
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Telematikoki
Telematikoki
http://amurrio.eus

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: deialdi bakoitzean adierazitakoa.

Adierazitako epean erantzunik ez jasotzearen esanahia:ezezkoa.


Ondorengo izapideak

  1. Lana edo izen-ematea entregatzea, deialdian adierazitakoari jarraikiz.
  2. Lehiaketa antolatu duen Saileko zerbitzuak izen-emateak izapidetzea eta lanak aztertzea, hala badagokio.


Ondorengo izapideak
  1. Deialdi bakoitzeko epaimahai kalifikatzaileak ebaluazioa egingo du.
  2. Epai-mahairen erabakia hautatutako pertsonei jakinaraziko zaie, Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren edo Alkatetzaren ebazpenaren ondoren.
  3. Sari-banaketa deialdian adierazitako egunetan egingo da.
  4. Hala badagokio, itzuli egingo dira saririk jaso ez duten lanak.
  5. Eskudirutan emandako sarien berri emango zaio Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari.
Oharrak / Azalpenak

“Villa de Amurrio” argazki-lehiaketa.

Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du Amurrioko Udalaren esku jartzen dela saritutako argazkiak ustiatzeko eskubidea. Dena den, eskubide hori bateragarria da egileek lanak ustiatzeko duten eskubidearekin, ez baitute eskubide hori galduko.


Izapidetzen duen unitatea
KULTURA ETA JAIAK SAILA