Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.1.2
Zerbitzuak eta materialak eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Elkarteek, administrazio publikoek eta bestelako erakundeek Udalak dituen zerbitzuak eta materialak eskatzean datza, herritarren interesekoak diren jarduerak gauzatzeko.
Zerbitzuak ematearen ardura udaleko langileena (obrak eta zerbitzuak: elkarteei utzitako udalaren lokalak konpontzea, materiala garraiatzea; lorezaintza: belarra moztea; Udaltzaingoa: trafikoa zuzentzea) edo udaleko beste organismo batzuena (Babes Zibila...) izango da, betiere behar bezala justifikatuta badago.
Udalaren jabetzako materiala (oholak, astoak, aulkiak, jaimak, karpak, musika-ekipo eramangarriak, eszenatokiak, oholtzak, herri-bazkariak egiteko tresnak...) lagako dira herritarren interesekoak diren jarduerak egiteko, eta utzitako materiala zaintzeko eta behar bezala erabiltzeko ardura eskaera egin duen elkartearena izango da.
Nork eska dezake?
Elkartea, administrazio publikoa, interesdun erakundea, edo legezko ordezkaria.
Aurkeztu beharreko agiriak
Zerbitzuak jasotzeko edo materiala erabiltzeko eskaera-inprimakia (I. eranskina). Eskaera hori jarduera egingo den eguna baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko da, gutxienez.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, deitu  Zerbitzu Soziokulturaletara: 945.89.11.61

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea:10 egun
Gehienezko legezko epea:3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak:ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Agiriak jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo dira.
  2. Eskaera Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailean aurkeztuko da, hark eskuragarritasuna egiazta dezan.
  3. Alkateak baimena eman edo ukatuko du Udalaren zerbitzua emateko edo materiala lagatzeko.
  4. Dagokion Zerbitzu Soziokulturalen sailak eskaera egin duen elkarteari, administrazioari edo erakundeari jakinaraziko dio eskaera onetsi edo ukatu den, bai eta materiala erabiltzeko baldintzak zein diren ere.
  5. Jarduera bukatu ondoren, Obra eta Zerbitzu Sailak egiaztatuko du zein den lagatako materialaren egoera. Inolako gorabeherarik egongo balitz, horren berri emango dio dagokion Zerbitzu Soziokulturalen Sailari. Dagokion Zerbitzu Soziokulturalen Sailak egiaztatuko du zerbitzua baimendutako eran eman dela eta Udalak lagatako materialak eskaeran adierazitako jarduerak gauzatzeko erabili direla.Emandako zerbitzua edo lagatako materiala ez bada baimendutako eran erabili, Zerbitzu Soziokulturalen Sailak egoki deritzen neurriak hartzeko proposamena egingo du.
Oharrak / Azalpenak
Jardueraren izaerak hala egitea eskatzen duenean, fidantza bat jarri ahalko da, jarduera bukatu ondoren Udalaren materiala baldintza bikainetan egongo dela bermatzeko.
Izapidetzen duen unitatea
DAGOKIEN ZERBITZU SOZIOKULTURALEN SAILA (KULTURA, KIROLA, GAZTERIA, BERDINTASUNA, EUSKARA, JAIAK, HEZKUNTZA)