Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.4
Edateko uraren hornidura eta estolderia: kontagailuaren irakurketa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Hiru hilean behin ur-kontagailuak irakurriko dira, ur- eta estolderia-tasen likidazioa egiteko. Kontagailua irakurri ezin bada, irakurketa egiteko bidea eman beharko du ordainketa egin zaion pertsonak, hiruhileko horretako tasa likidatu ahal izateko.
Uren zerbitzuak oharra jarriko du kontagailua eskuragarri ez duten higiezinetan, eta kontagailua irakurtzeko aurreikusitako eguna eta ordua adieraziko ditu. Kontagailura jotzeko aukera ematen duen inor aurkitzen ez bada, inprimakia utziko da, ordaindutako pertsonak irakurketarako bide eman dezan 72 orduko epean.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Kontagailuaren irakurketa.
  • Kontagailuaren irakurketa egin ezin izan bada, inprimakia 72 orduko epea.
  • Kontagailuak irakurtzeko eguna eta orduaren jakinarazpena, Uren Zerbitzuaren eskutik.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea. Ingurumen Saila
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Telefonoa
Telefonoa
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

 Postontzia: Amurrioko Udaleko fatxada nagusia.

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: irakurketa egiten den unean.
Gehieneko legezko epea: ez dagokio
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko da.
  2. Irakurketa logikoa bada, datuak uren eta estolderiaren erroldaren aplikazio informatikoan sartuko dira. 
  3. Irakurketa desegokia dela uste bada, ordainketa egin zaion pertsonarekin jarri beharko da harremanetan, berriro ere irakurketa egiteko, eta, posible ez bada, hiruhileko horretan irakurri ez dela ulertuko da, eta gutxienekoa kobratuko da eta kontsumitutako ur bolumena hurrengo irakurketarekin batera fakturatzeko metatuko da.
  4. Irakurketa aurkezten ez bada, hiruhileko horretan irakurri ez dela ulertuko da, eta gutxienekoa kobratuko da eta kontsumitutako ur bolumena hurrengo irakurketarekin batera fakturatzeko metatuko da.
Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan
Izapidetzen duen unitatea
KANTAURIKO URKIDETZA UR PARTZUERGOA