Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.4.3
Edateko uraren hornidura eta estolderia: titulartasun-aldaketa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Edateko ura hornitzeko zerbitzuan eta estolderia-zerbitzuan titularra aldatzeko izapidea.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
Baja izapidetzeko:
- Bajaren eskabidea; horren bidez, baja emateko arrazoia azaldu beharko da, eta DERRIGOR jaso beharko da kontratuaren zenbakia, harremanetarako telefonoa, horniduraren helbidea, harremanetarako helbidea eta kontagailuaren irakurketa, eskabidea egiten den egunean.
- Titularraren NANaren fotokopia (hil bada eta NANaren fotokopiarik eduki ezean, heriotza-ziurtagiriaren edo eskelaren fotokopia nahikoa izango da).
- Enpresa bat bada, IFKren fotokopia.
- BEZEROARENTZAKO INFORMAZIOA: baja-eskabidea idatzia jasotzen denetik aurrera hasiko da izapidetzen. Inoiz ere lehenago.
- Antzinako titularra leku ezezagunean badago, baja higiezinaren jabeak izapidetu ahalko du, baina, horretarako, bere jabetza egiaztatu beharko du.
Alta izapidetzeko:
- Ordainagiria, behar bezala beteta.
- Jabetza-egituraren edo notarioaren ziurtagiriaren edo higiezinaren jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren fotokopia.
- Alokatu bada, errentamendu-kontratuaren fotokopia.
- Titularraren NANaren edo sozietatearen IFKren fotokopia.
- Kontu-zenbakia eta haren titularra, ordainagiriak helbideratzeko.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxea. Ingurumen Saila
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Ur Zerbitzura: 945 035 035.
Prezioa
Edateko uraren horniduraren zerbitzua
Edateko uraren etxeko erabilera:
a) Gutxienez (20 m3 hiruhileko bakoitzeko) 0,5860 euro/m3
b) Hiruhilekoan 20 eta 30 m3 bitarteko gehiegikeriak 0,5860 euroan m3 bakoitzeko
c) Hiruhilekoan 30 eta 80 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,2960 euro/m3
d) Hiruhilekoan 80 m3-ko gehiegikeriak 1,8100 euro/m3
Edateko uraren industria-erabilera:
a) Gutxienez (30 m3 hiruhileko bakoitzeko) 0,8170 euro/m3
b) Hiruhilekoan 30 eta 50 m3 bitarteko gehiegikeriak 0,9860 euro/m3
b) Hiruhilekoan 50 eta 100 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,1900 euro/m3
b) Hiruhilekoan 100 eta 240 m3 bitarteko gehiegikeriak 1,8350 euro/m3
e) Hiruhilekoan 240 m3-ko gehiegikeriak 2,1800 euro/m3
Estolderia-zerbitzua
Estolderia erabiltzea: 0,24 euro kontsumitutako uraren metro kubiko bakoitzeko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: bajaren edo altaren agiriak aurkezteko unean.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –HAAJAPE–).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: baiezkoa.
Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko da.
- Eskakizun guztiak betetzen badira, datuak ur-erroldaren eta estolderia-erroldaren aplikazio informatikoan sartuko da eta baja eta alta izapidetuko dira.
- Eskakizunetako bat betetzen ez bada, titularraren aldaketa ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
- Bajaren egunera arte egin gabe dagoen kontsumoaren ur- eta estolderia-tasa likidatuko da.
- Dokumentazio artxibatuko da.
Ondorengo izapideak
Baja izapidetzean, azken likidaziotik kontsumitutako edateko ura eta estolderia likidatuko dira, aurkeztutako irakurketaren arabera.
Oharrak / Azalpenak
Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
KANTAURIKO URKIDETZA UR PARTZUERGOA