Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.12
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga – nekazaritza-ibilgailuengatiko salbuespena eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita daude Nekazaritzako Ikuskatze Txartela duten traktore, atoi, erdiatoi eta makinak.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • Ibilgailuaren agiria.
  • Nekazaritzako Ikuskatze Txartela.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordek ebazpena emango du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  7. Bidezkoa bada, zergadunaren bankuko kontura ordainagiria itzuliko da.
Oharrak / Azalpenak
  • Salbuespenak eskaera aurkezten den urtean izango ditu ondorioak.
  • Salbuespena interesdunak hala eskatzen duenean egiten da; eskaeran adierazi beharko dira ibilgailuaren ezaugarriak eta matrikula.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK