Zerbitzu Ekonomikoak
3.13
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga – familia ugariaren ibilgailuagatiko hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Familia ugariek eskubidea dute zergaren kuotaren % 25eko hobaria izateko 5 plazako edo gehiagoko ibilgailuetarako, baldin eta horien titularra familia ugari bateko kidea bada. Ezingo da hobaririk izan ibilgailu batengatik baino gehiagorengatik aldi berean.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
- Ibilgailuaren agiria.
- Familia ugariaren titulua.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 44/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa (1989ko abuztuaren 28ko ALHAO, 99. zk.)
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Udalaren 3. ordenantza fiskala (2013ko abenduaren 30eko ALHAO, 149. zk.)
Ondorengo izapideak
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
- Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
- Sailak proposatutako txostena igorriko da.
- Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
- Bidezkoa bada, zergadunaren bankuko kontura ordainagiria itzuliko da.
Oharrak / Azalpenak
- Hobariak eskaera aurkezten den urtean izango ditu ondorioak.
- Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK