Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.11
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga - aitortutako mugikortasun mugatuagatik desgaitasuna duten pertsonentzako salbuespena eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita daude desgaitasuna duten pertsonen izenean eta haiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta dauden ibilgailuak. Ezingo dute salbuespena izan ibilgailu batean baino gehiagotan aldi berean.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO ZINPEKO DEKLARAZIOAREN inprimakia.
  • Ibilgailuaren agiria.
  • Desgaitasunaren ziurtagiria, eta bidezkoa bada, mugikortasun mugatuaren egoerarena, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emana.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  7. Bidezkoa bada, zergadunaren bankuko kontura ordainagiria itzuliko da.
Oharrak / Azalpenak
  • Salbuespenak eskaera aurkezten den urtean izango ditu ondorioak.
  • Salbuespen hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
  • Salbuespena ibilgailu hauei aplikatuko zaie:
          a) 14 zaldi fiskal baino gutxiagokoak. Hauen izenean matrikulatuak:

                    - % 33 eta % 65 arteko desgaitasun-maila duten pertsonak eta abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko (ezintasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa) III. eranskinean agertzen den baremoaren A, B edo C letretan aipatzen direnak.
                    - Baremo horretako D, E, F, G eta H letretan 7 puntu edo gehiago dituzten pertsonak.
                    - % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-maila duten pertsonak.
                    - Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuetsita geratuko dira baita ere % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-maila duen pertsonaren bat beren kargura dutela egiaztatzen duten titularrak (guraso‑agintea, tutoretza edo kuradoretza dela-eta).

          b) 14 zaldi fiskal baino gehiagokoak. Hauen izenean matrikulatuak:

                    - % 33ko baino gehiagoko desgaitasun-maila duten eta mugikortasun-baremoaren A letran aipatzen diren pertsonak; betiere, ibilgailua gurpildun aulkiarekin erabiltzeko egokituta baldin badago.

  • Ez zaie salbuespenik egingo desgaitasuna duten pertsonei edo subjektu pasiboei ibilgailu batean baino gehiagotan aldi berean.
  • Salbuespena berau ematearen arrazoia izan zen egoerak dirauen bitartean bakarrik aplikatuko da, bai desgaitasunen bat dutenek gidatutako ibilgailuen kasuan bai desgaitasunen bat dutenak eramateko ibilgailuen kasuan.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK