Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta Orientazioa
1.3
Eusko jaurlaritzarekin hitzartutako agiri-erregistroa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrioko Udalak eta EAEk hitzarmen bat sinatu zuten (eta indarrean dago), “leihatila bakarra”ren bitartez herritarrek Eusko Jaurlaritzarentzat diren agiriak errazago izapidetzeko. Hala, interesdunak Amurrioko Udalaren erregistroan aurkeztu ditzakete Eusko Jaurlaritzarentzat diren eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzailearen eskubideak egiaztatzen dituzten agiriak. Eskabidea aurkeztu ondoren abiarazi behar den prozeduraren arabera, gutxieneko agiri batzuk eskatuko dira. Beste pertsona baten izenean eskaerak aurkezteko, baliabideak abiarazteko, ekintzak ukatzeko eta eskubideei uko egiteko, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: agiriak udal-erregistroan aurkeztu eta ondorengo egunean bidaltzen dira.

Gehieneko legezko epea: agiriak jaso eta hurrengo bi egun igaro baino lehen bidali behar dira.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jasoko da, prozeduraren izapideak egiteko behar diren agiriekin batera.
  2. “LEIHATILA BAKARRERAKO ESKABIDEA”ren kopia zigilatua eskatzaileari emango zaio, egiaztagiri gisa, eta bertan adieraziko dira eskabidea aurkeztu zen eguna eta ordua.
  3. Eskabidea erregistratu egingo da.
  4. Artxibatu egingo dira “LEIHATILA BAKARRERAKO ESKABIDEA” izeneko agiriaren eta erregistro-idazpenaren laburpenaren kopia eta bidalitako agiriak jaso direla egiaztatzen duen agiria.
Ondorengo izapideak
Aurkeztutako agiriak eta idazpena jasotzen duen laburpena Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaizkio, haren hartu-agiriarekin batera.
Oharrak / Azalpenak
  • Agiri guztiak Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaizkio (Zuzenean, Ramiro de Maeztu kalea, 10. CP 01008- Vitoria-Gasteiz).
  • Eusko Jaurlaritzak prozeduraren ebazpena emango du. Hortaz, zalantzarik izanez gero edo kontsultarik egin nahi izanez gero, bulegora jo ahal izango da edo 012 telefono-zenbakira deitu, doan.
  • Eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak udal-erregistroan aurkezteko eguna hartuko da kontuan interesdunak bete behar duen epea zenbatzeko. 30/1992 Legearen 48. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Eta izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartzeko eguna hartuko da kontuan administrazioak bete behar duen epea zenbatzeko.
  • Hitzarmen hau 2018ko ekainaren 18ra arte egongo da indarrean, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da automatikoki.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA