Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta Orientazioa
1.4
Arabako foru aldundiarekin hitzartutako dokumentazio-erregistroa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu zuten (eta indarrean dago), “leihatila bakarra”ren bitartez herritarrek Arabako Foru Aldundiarentzat diren agiriak errazago izapidetzeko. Hala, interesdunak Amurrioko Udalaren erregistroan aurkeztu ditzakete Arabako Foru Aldundiarentzat diren eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak.

Nork eska dezake?

Interesdunak berak edo legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzailearen eskubideak egiaztatzen dituzten agiriak. Eskabidea aurkeztu ondoren abiarazi behar den prozeduraren arabera, gutxieneko agiri batzuk eskatuko dira. Beste pertsona baten izenean eskaerak aurkezteko, baliabideak abiarazteko, ekintzak ukatzeko eta eskubideei uko egiteko, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: dokumentazioa udal-erregistroan aurkeztu eta biharamunean bidaliko da.

Gehieneko legezko epea: dokumentazioa jaso eta 48 ordu igaro aurretik bidaliko da.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jasoko da prozeduraren izapideak egiteko behar diren dokumentuekin batera.
  2. “LEIHATILA BAKARRERAKO ESKABIDEA”ren kopia zigilatua entregatuko zaio eskatzaileari, frogagiri gisa, eta aurkeztu den eguna eta ordua adieraziko dira.
  3. Eskaera erregistratuko da.
  4. Artxibatu egingo dira “LEIHATILA BAKARRERAKO ESKABIDEA” izeneko agiriaren eta erregistro-idazpenaren laburpenaren kopia eta bidalitako agiriak jaso direla egiaztatzen duen agiria.
Ondorengo izapideak
Aurkeztutako agiriak eta idazpena jasotzen duen laburpena Arabako Foru Aldundiari bidaliko zaizkio, haren hartu-agiriarekin batera.
Oharrak / Azalpenak
  • Dokumentazio guztia Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrari bidaliko zaio (Probintzia plaza, z.g. - 01001- Vitoria-Gasteiz).
  • Prozeduraren ebazpena Arabako Foru Aldundiari dagokio.
  • Eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak udal-erregistroan aurkezteko eguna hartuko da kontuan interesdunak bete behar duen epea zenbatzeko. 30/1992 Legearen 48. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Eta izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartzeko eguna hartuko da kontuan administrazioak bete behar duen epea zenbatzeko.
  • Hitzarmen hau 2018ko apirilaren 30era arte egongo da indarrean, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da automatikoki.
  • Hitzarmen honetan, Amurrioko Udalari zuzendutako dokumentazioa ere aurkeztu ahalko da Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA