Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.1
Udal-ortuen erabilera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrioko Udalak udal-lursaila lagatzen die hala eskatu duten familiei, beren autokontsumorako ortu gisa erabil dezaten, betiere eskariak Udalak zerbitzu honetarako bideratutako lursail kopurua gainditzen ez badu eta eskabideek ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Urtebetetik gora erabiltzen jarraitu nahi duten udal-ortuen erabiltzaileek irailean eskatu beharko dute berritzeko.
Nork eska dezake?
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
  • Amurrion erroldatuta egotea. 
  • Beren jabetzako lursailik ez edukitzea, ez eta errentamenduan ere.
  • Familia-unitate beraren barruan udal-orturik ez izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Behar bezala betetako eskabidea.
  • Beren izenean lursailik ez dutela egiaztatzen duen erantzukizun-adierazpena.
  • Erroldatze-txartela.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61

Prezioa
Udal-lursailen ortu-aprobetxamenduagatiko tasa urtean 4,83 euroan ezartzen da, familia-ortuko eta urte naturaleko edo frakzioko, eta ezingo da aipatutako tarifa hori hainbanatu.
Baimendutako udal-jabari publikoaren bestelako erabilera pribatiboen edo aprobetxamendu bereziaren kasuan, ortu- edo bazka-erabileren antzekoen kasuan, hirikoa ez den lurzoruaren gainekoa eta kontratu bidez araututa ez dagoena, 0,00876432 euro/m2 unitate-prezioa ezarriko da, urte naturaleko edo frakzioko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: abendua.
Gehieneko legezko epea: ez dago.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistu egingo da.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua emango zaio, ziurtagiri gisa.
  3. Eskabidea erabiltzaileen eskabideen urteko zerrendari gehituko zaio eta Mendien Arloari bidaliko zaio, izapidetu dezan.
  4. Erabiltzailearen eskabide guztien eskakizunak bete direla egiaztatuko da.
  5. Ortu libreen zerrenda egingo da
  6. Eskakizunak betetzen dituzten erabiltzailegaien artean zozketa publikoa egingo da, eta, horretarako, aldi berean, lehentasun-zerrenda ezarriko da.
  7. Lehentasun-zerrendari jarraikiz, ortua aukeratuko du eskatzaile bakoitzak, harik eta ortu libre guztiak laga arte.
  8. Txosten teknikoa eta Mendi Arloaren txosten-proposamena egingo dira, Toki Gobernu Batzordearen erabakiz ebazteko.
  9. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  10. Erabilera-baldintzak onartuko dira eta lagapena hasiko da.
  11. Urtean dagokion tasa ordainduko da, aprobetxamenduagatik.
  12. Lagapena urte bakoitzeko irailean berrituko da, udal-bulegoetan.

Oharrak / Azalpenak
  • Erregulartasunez eta gehienez, urtean, ortuen gainean egiten den erabilera ikuskatuko du udaltzaingoak edo Saileko langileriak, edo horretarako esleitutako pertsonak edo erakundeak, eta ez da beharrezkoa izango erabiltzaileari aurretik ezer jakinaraztea.
  • Ortu edo lursail baten ikuskaritza-txostena, aurreko atalak aipatzen duena, kontrakoa edo negatiboa bada bi aldiz eman bitartean, erabilera ezeztatuko da, eta hori bajarako motibo izango da, nahiz eta erabiltzaileak jarraitzeko dagokion eskabidea egiten duen.
  • Emakida-epea amaitu aurretik, ortua urteko beste aldi batez erabiltzen jarraitu nahi duen erabiltzaileak beste eskabide bat aurkeztu beharko du, idatziz, Udalean, urte bereko irailean. Lehenengoz egin ezean, eta ikuskaritzaren aldeko txostena edukiz gero, Udalak erabiltzaileari jakinaraziko dio alderdi hori, eskabidea adierazten zaion epearen barruan egiteko, eta, epe hori igarota, egin ez bada, bajarako motibo izango da. Irailean bi urtez ez eskatzea ere bajarako motibo izango da.
  • Ikuskaritza-txosten negatiboak edo kontrakoa eta eskabidea ez egitea, bajarako kausa izango da.
  • Ikuskaritza-txostena negatiboa denean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio beste urte batez txosten negatiboa edukitzeak baja ekar dezakeela erabiltzaile gisa.
  • Bajarako motibo da erabiltzailea hiltzea; kasu horretan, ortua Udalaren esku geratuko da.
  • Lehenetsiko egingo dira familia-unitate beraren barruan dauden aurreko erabiltzailearen ahaideak, bai eta udal-jarduketen bidez okupatu diren beste ortu batzuetako erabiltzaileak ere; horiek ez dira zozketan sartuko.
  • Esleipenduna izan ezean eta udal-ortu baten erabileran interesatuta jarraituz gero, berriro aurkeztu beharko da dagokion eskabidea.

Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO NEKAZARITZA ARLOA