Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.7.1
Euskadiko liburutegien sare nazionalaren irakurle txartela eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Liburutegiko bazkide-erregistroan izena emateko eskaera da.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • IRAKURLE-TXARTELAREN ESKAERA orria, behar bezala beteta.

Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Liburutegia
Aldai kalea, 101470 Amurrio ( Araba)
Telefonoa
Telefonoa
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Liburutegia
Aldai kalea, 1. 01470 Amurrio (Araba)
Telematikoki
Telematikoki
http://amurrio.eus
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea:1 egun
Gehieneko legezko epea:3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak:baiezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta agiriak jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea eta interesdunari kopia ematea.
  3. Datuak egiaztatu ondoren, erabiltzaile gisa izena ematea.
  4. Erabiltzaile-txartela egitea eta interesdunari ematea.
  5. Eskaera Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, ikuskatu dezan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legea betetze aldera
Oharrak / Azalpenak
  • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
  • Liburutegi zerbitzu hau erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da liburutegi-txartela izatea, eta beti aurkeztu beharko da mailegu-zerbitzua erabiltzeko.
  • Txartela izanez gero, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko edozein liburutegitako materialak hartu ahal izango dira maileguan.
  • Mailegua pertsonala da; hau da, mailegu-txartelaren titularrak hartu izango du materiala maileguan,baina ez titularraren senideek edo lagunek.Materiala mailegu-mahaian itzuli beharko da.Liburuak maileguan hartu dituen pertsonak ezin baditu zuzenean itzuli, beste norbaitek itzuli ahal izango ditu.
  • Erabiltzaileak ez badu liburua amaitu, mailegua beste 15 egunerako berritu ahal izango da, betiere beste irakurle batek erreserbatu ez badu.
  • Erabiltzaileak dokumentuak berandu itzultzen baditu, mailegu-zerbitzua kenduko zaio zigor gisa, berandututako egun kopuru berean.Dokumentua itzultzen ez badu, behin betiko baja emango zaio, eta legezko egintzak abiaraziko dira, dokumentuak itzuli ditzan.
Izapidetzen duen unitatea
KULTUR SAILA