Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.2.1
Artzain egunean parte hartzeko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Urtero, iraileko hirugarren igandean egiten den Artzain Eguneko jarduera batzuetan parte hartzeko eskabidea; .
- Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
- Artisautzako produktuen erakusketa eta salmenta.
- Latxa arrazako ardien probintziarteko lehiaketa.
- Gazta lehiaketa.
AURKEZTEKO EPEA: Irailaren 1etik azoka ospatu aurreko asteartera arte.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Baserriko produktuak: ustiapen-zenbakia duten, dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda dauden eta kuotaren ordainketa egunean duten nekazariak eta/edo abeltzainak, osasun-erregistroa eta, beharrezkoa bada, manipulatzailearen txartela dutenak.
Artisau-produktuak: artisauak
Ganadu-lehiaketa: Arabako Lurralde Historikoko edo Urduña eta Orozko udalerri bizkaitarretako artzainek parte hartu ahal izango dute.
Gazta-lehiaketa: ezinbestekoa da Arabako artzaina izatea eta ardi latxez bakarrik osaturiko artaldea izatea (gutxienez 100 abelburu).
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskabide orokorra, behar bezala beteta; bertan, jarraian zehazten diren lehentasun-irizpideei buruzko informazioa jasotzen da.
Baserriko produktuak: dagokion Foru Aldundiaren nekazaritza- eta/edo abeltzaintza-ustiapenaren erregistroaren kopia; merkaturatutako produktuen osasun-erregistroaren kopia (prestatuak edo eraldatuak); dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenaren kuotaren ordainagiriaren kopia; elikagaiak manipulatzeko txartelaren edo gaitasunaren kopia, beharrezkoa bada.
Gazten kasuan latxa ardiaren esne gordinarekin eginda daudela egiaztatu beharko da. Halaber, kaseinari dagokion plaka eta Osasun Ministerioaren APPCC (puntu kritikoen eta kontrol-puntuen analisia) izan behar dituzte.
Lehentasuna izango dute Goi Nerbioi eskualdetik datozenek eta ustiategiak ekoizpen ekologikoan alta emanda dutenek.
Artisau-produktuak: lehentasuna izango dute, hurrenkera honetan, artisauen erregistro ofizialean izena emanda daudenek, JEZen alta emanda daudenek, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearekin eta euskal sektore tradizionalari lotuta dauden produktuak dituztenek eta Goi Nerbioi eskualdetik datozenek.
Ganadu-lehiaketa: lehiaketara aurkezten diren animalia guztien arrakaden zenbakia, legez ezarritako osasun-eskakizunak bete beharko dituztenak. Abeltzain bakoitzak gehienez 5 ardiko lote batekin eta 5 arkume eme eta 1 arkume ar eta 1 ahariko lote batekin lehia daitezke.
Gazta-lehiaketa: egiaztatzea ustiategian bertan eginda daudela, latxa ardiaren esne gordinarekin, bai eta kaseinako plaka eta osasun-erregistroa edukitzea ere; gazteek gutxienez bi hilabeteko heltzea izango dute.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ingurumen arloa
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ganadu-lehiaketa: artzainak ordaindu beharko ditu abereen garraiotik eratorritako gastuak. Dena den, antolatzaileek garraiorako diru-laguntza emango dute: 80 euro ardi loteko eta 25 euro ahariko. Saririk jasotzen ez duen artzain bakoitzak 20 euroko parte-hartze dieta jasoko du, baina, horretarako, gutxienez bi ataletan parte hartu beharko du.
SARIAK atal bakoitzeko, 1 ahari - 5 arkume emeren eta 1 arkume arren lotea - 5 ardiren lotea:
Lehenengo saria: 180 euro eta garaikurra.
Bigarren saria: 150 euro.
Hirugarren saria: 120 euro.
Laugarren saria: 90 euro.
Gazta-lehiaketa:
Lehenengo saria: 300 euro eta garaikurra.
Bigarren saria: 250 euro.
Hirugarren saria: 200 euro.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: azoka egin aurreko asteazkenerako.
Gehieneko legezko epea: ez dagokio
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- Amurrioko Udalak urtero onesten dituen oinarri arautzaileak.
Ondorengo izapideak
- Eskaera-orriak eta agiriak jasoko dira.
- Aurkeztutako agiriak egokiak diren egiaztatuko da.
- Izena emateko epea amaitutakoan, dauden postuak eta gaitasuna kontuan hartuta, lehentasuna emango zaio, dauden irizpideen arabera, eskatzaile bakoitzaren parte-hartzeari.
- Onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrenda onetsiko da.
- Eskatzaileei parte hartu dezaketen ala ez jakinaraziko zaie, baita parte hartzeko baldintzak zein diren ere.
- Animalien jabeei lehiaketaren araubidea eta bete behar dituzten osasun- eta ongizate-arauak bidaliko zaizkie erakusketaren aurretik.
- Parte-hartzaileen agiriak ENBri bidaliko zaizkio, kontrola egin dezan.
- Azokaren egunean, egiaztatuko da parte-hartzaileek markatu dituzten eskakizun eta baldintzak betetzen dituztela.
- Lehiaketak eginda eta epaimahaiaren epaia jaso ondoren, sariak banatuko dira azokaren egunean bertan.
- Azokan jasotako agirien bidez, txostena egingo da, parte-hartzaileei sariak eta dietak ordaintzeko.
Oharrak / Azalpenak
Aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahalko dira Udalaren beraren bulegoetan.
Baserriko produktuak: berariaz DEBEKATUTA DAGO BIRSALMENTA. Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko dituzte produktuak erakusgai jartzeko postuak (saltzaileko postu bakarra), eta antolatzaileen aburuz bidezkoena den eran banatuko dituzte. Produktuak erakutsi eta saldu nahi dituzten parte-hartzaile guztiek produktu bat edo sorta bat eman beharko diete antolatzaileei, eta haiek euskal jantzi tradizionalez jantzita doazen herritarren artean zozkatuko dituzte produktu horiek. Antolatzaileek parte-hartzaileei postua egoki deritzen eran apaintzeko gomendatzen diete, eguna are bereziagoa izan dadin. Bestalde, saltzaileek nahitaez jantzi beharko dute euskal jantzi tradizionala.
Artisau-produktuak: berariaz DEBEKATUTA DAGO BIRSALMENTA. Antolatzaileek parte-hartzaileei postua egoki deritzen eran apaintzeko gomendatzen diete, eguna are bereziagoa izan dadin. Bestalde, saltzaileek nahitaez jantzi beharko dute euskal jantzi tradizionala.
Ganadu-lehiaketa: atal bakoitzeko 20 lote onartuko dira gehienez ere. Lehentasuna izango dute eskualdeko artzainek eta titular nagusi diren artzainek. Antolatzaileek sariak eta garaikurrak moldatzeko eskubidea dute, baita zenbait artzain edo ardi aurrez hautatzeko eskubidea ere. Epaimahaiak hala eskatzen badu, sariak hutsik gera daitezke edo sari bereziak eman daitezke.
Gazta-lehiaketa: gaztaren baten jatorriari buruzko zalantzarik egonez gero, antolatzaileek eskubidea dute beharrezko neurriak hartu eta ikerketa bat egiteko.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO ABELTZAINTZA ARLOA