Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.2.2
San rokeko ganadu-erakusketan parte hartzeko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Urtero abuztuaren 16an egiten den San Rokeko ganadu-erakusketan parte hartzeko eskabidea.
Ganadu-erakusketa: Behiak, frisiar, piriniotar, limusina, xaroles eta terreña arrazakoak; ardiak, ahuntzak, zaldiak eta beste etxe-abere espezie batzuk.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA: Uztailaren 1etik uztailaren 20ra bitartean
Nork eska dezake?
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek 
Ganadu-erakusketa:  udalerri hauetako abeltzainak:
  • Araba: Amurrio, Aiara, Okondo, Laudio, Artziniega eta Zuia.
  • Bizkaia: Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko, Zaratamo eta Urduña.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Ganadua inskribatzeko eskaera-orria, behar bezala beteta
  • Erakusketan jarriko diren animalien belarritakoen zerrenda, baita haien sexua, jaiotza-data eta arraza ere.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ingurumen arloa
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61

Prezioa
  • FRISIAR ARRAZAKO GANADUA: 300 euro lehen buruari eta 280 euro gainerakoei. Gehienez ere, 1.700 euro.
  • LIMUSINA ARRAZAKO GANADUA: 175 euro lehen buruari eta 120 euro gainerakoei. Gehienez ere, 2.325 euro.
  • XAROLES ARRAZAKO GANADUA: 175 euro lehen buruari eta 120 euro gainerakoei. Gehienez ere, 775 euro.
  • PIRINIOTAR ARRAZAKO GANADUA: 175 euro lehen buruari eta 120 euro gainerakoei. Gehienez ere, 775 euro.
  • TERREÑA ARRAZAKO GANADUA: 175 euro lehen buruari eta 120 euro gainerakoei. Gehienez ere, 775 euro.
  • BETIZU GANADUA: 175 euro lehen buruari eta 120 euro gainerakoei. Gehienez ere, 775 euro.
  • IDIAK: 295 euro idi pareari. Gehienez ere 590 euro.
  • HARAGI-ZALDI GANADUA: 65 euro buru bakoitzeko. Gehienez ere 325 euro. Lehentasuna emango zaio lote bakarra aurkezten duenari.
  • POTTOKA: 80 euro lehen buruari eta 75 euro gainerakoei. Gehienez ere, 305 euro.
  • ARDI GANADUA: 5 ardi edo arkume emeko loteari 90 euro eta garañoak 90 euro. Gehienez ere, 960 euro. Ahariak ezingo dira bakarrik joan.
  • AHUNTZAK: Ahuntz azpigorrien eta nanoan loteari, 300 eurora arte.
  • ASTOAK: Astoen loteari, 140ra arte.
  • OILOAK: “Euskal Oiloak” oiloen loteari 120 eurora arte.
  • TXERRIAK: Hilabeteko kumeak dituen txerri loteari 120 euro.
  • BEHATZEKO ERLAUNTZA: Behatzeko erlauntza 65 eurora arte.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: Abuztuaren 5a baino lehen.
Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
  • Amurrioko Udalak urtero onesten dituen oinarri arautzaileak.
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera-orria eta agiriak bildu egingo dira.
  2. Aurkeztutako agiriak egokiak diren aztertuko da.
  3. Izena emateko epea behin ixten denean, izena emandako abeltzain kopuruaren eta aurrekontuaren arabera, partaideen hautaketa egingo da, erakusketan arraza bakoitza ordezkatzen duten ganadu loteak egon daitezen.
  4. Partaideen artean onartu eta baztertu direnen zerrendak onetsiko dira.
  5. Eskatzaileek parte har dezaketen ala ez jakinaraziko zaie, bai eta parte hartzeko baldintzak ere.
  6. Animalien jabeei lehiaketaren araudia eta errespetatu beharreko osasun- eta ongizate-arauak bidaliko zaizkie erakusketa baino lehen.
  7. Azokaren egun berean, partaideak bertaratu diren eta ezarri diren baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko da.
  8. Azokan jasotako agiriekin, txosten bat egingo da partaideen dietak ordaintzeko.
Oharrak / Azalpenak
Aurkeztu beharreko agirien fotokopiak Udaleko bulegoetan egin ahal izango dira, doan.

  • Lehiaketan parte hartuko duten abereek legeak ezarritako osasun-baldintzak bete beharko dituzte. Ganaduak azokara sartzeko ORDUTEGIA goizeko 8etatik 10etara izango da, eta azoka 14:00etan amaituko da. Erakusketa 10:00etan irekiko da jendearentzat. Animaliek ONDO PRESTATUA, GARBI ETA ORRAZTUTA egon behar dute, eta abeltzainak arduratuko dira animaliok zaintzeaz eta haien ONGIZATEAZ. Baldintza horiek betetzen ez badira, dieta kendu ahal izango da, baita hurrengo antzeko tokiko ekitaldietara bertaratzea debekatu ere.
  • Agintaritza eskudunak ezarriko ditu garraioan zein egonaldian zehar errespetatu beharreko osasun- eta ongizate-arauak, hau da, Arabako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak. Garraio-ibilgailuren batek edo animaliaren batek eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, EZ GAItzat joko dira, eta ezingo dira esparruan sartu. Antolakuntzak EZ ditu erakusketan sartzeko gaitzat jo EZ  diren animaliei dagokien dietak ordainduko, arrazoiak jabearen ardurakoak badira. Ganadua jabearen kontura garraiatuko da, eta, horretarako, dieta hitzartu bat kobratuko du.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO ABELTZAINTZA ARLOA