Zerbitzu Ekonomikoak
3.4
Ondasun higiezinen gaineko zerga – landatutako landalurzoruengatiko hobaria eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Zerga kuotaren % 95eko hobaria izango dute landatuta dauden edo basoa duten landa-lurzoruek, baldin eta babestutako inguruetan badaude.
Nork eska dezake?
Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa (1989ko abuztuaren 25eko ALHAO, 98. zk.)
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen 2. udal-ordenantza fiskala (2014ko abenduaren 5eko ALHAO, 139. zk.)
Ondorengo izapideak
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
- Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
- Txostena eskatuko zaio Ingurumen Sailari.
- Sailak proposatutako txostena igorriko da.
- Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.
Oharrak / Azalpenak
- Hobari hau interesdunak hala eskatzen duenean ematen da.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK