Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.5
Ondasun higiezinen gaineko zerga – salbuespena eskatzea titulartasun publiko nahiz pribatuko hazkuntza moteleko espezieekin basotutako mendientzat
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hazkuntza moteleko baso-espezieekin basotutako mendientzako zerga-salbuespena, AFAren izendegiarekin bat etorriz, baita onartutako antolamendu-proiektuen edo plan teknikoen araberako zuhaizti-masen birpopulaketa eta birsorkuntzekin ere.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKABIDE-ORRI OROKORRA.

Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Txostena eskatuko zaio Ingurumen Sailari.
  5. Txostena eskatuko zaio Arabako Foru Aldundiari.
  6. Proposamenaren txostena igorriko da.
  7. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  8. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Ondorengo izapideak
Erabakiaren jakinarazpena bidali behar zaio Arabako Foru Aldundiari.

Oharrak / Azalpenak
  • Salbuespen hau interesdunak hala eskatu ondoren ematen da.
  • Salbuespen hau 15 urtez aplikatuko da, eskaera egiten den zergaldiaren hurrengotik zenbatzen hasita.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK