Zerbitzu Ekonomikoak
3.23
Enpresa hornitzaileen okupazioari dagokion tasa likidatzeko eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Herritarren gehiengoari edo zati garrantzitsu bati hornidura-zerbitzuak ematen dizkioten enpresa ustiatzaileek udalerriko bide publikoetako lur, lurrazpi edo hegalaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasen likidazio-eskaera.
Nork eska dezake?
Amurrioko udal-mugartean fakturatzen duten hornidura-enpresek edo horien legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Amurrioko udal-mugartean eginiko fakturazio gordinaren hiru hilez behingo aitorpena edo tasaren autolikidazioa.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Gehieneko legezko epea: hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez dagokio.
Aplika daitekeen legeria
- 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa (2005eko martxoaren 11ko ALHAO, 30. zk.)
- 41/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Tokiko Ogasunak arautzen dituena (1989ko abuztuaren 23ko ALHAO, 97. zk.)
- 11. ZENBAKIKO ZERGA-ORDENANTZA: 11.2 eranskina, Udal jabari publikoaren erabilera pribatuagatik edo aprobetxamenduagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena. (2013ko abenduaren 30eko ALHAO, 149. zk.)
Ondorengo izapideak
- Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
- Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
- Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
- Tasa likidatuko da edo aurkeztutako autolikidazioa egiaztatuko da.
- Sailak proposatutako txostena igorriko da.
- Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
- Interesdunari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
- Tasaren zenbatekoa enpresak urtero Amurrioko udal-mugartean lortzen duen fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen % 1,5ekoa izango da.
- Diru-sarreren aitorpenak eta autolikidazioak hiru hilez behin aurkeztuko dira, eta horretarako epea hiruhilekoa amaitu eta hurrengo 30 egun naturalekoa izango da, hitzarmenean besterik zehaztu ezean.
- Urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, aitorpenaz gain, Amurrion egindako fakturazio gordinaren kanpoko ikuskaritza-txostena aurkeztu beharko dute, aurreko urteari dagokiona.
- Hornidurak egitean inoren sareak erabiltzen dituzten enpresek kopuru horiek kenduko dituzte beren fakturazioaren diru-sarrera gordinetatik, alegia, sare horietara sartzeagatik edo haiekin interkonektatzeagatik beste enpresei ordaindutako kopuruak. Sare horien titularrek beren fakturazioaren diru-sarrera gordinen artean zenbatu beharko dituzte kontzeptu horretatik jasotako kopuruak.
- Tasa hau aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa ezin izango zaie ordainarazi hornidura-zerbitzuaren erabiltzaileei.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK