Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.22
Erkidegoko gastuak likidatzeko eskatzea, ondasun higiezinen partaidetza-kuotaren arabera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrioko Udalaren higiezinari dagozkion erkidegoko gastuak ordaintzeko eskaera, horietako partaidetza-kuotaren arabera.

Nork eska dezake?

Erkidegoko gastuak ordaintzeko Amurrioko Udalaren parte-hartzea duten bizilagunen erkidegoek edo horien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • ESKABIDE-ORRI OROKORRA, ordaindu beharreko zenbatekoa adierazita.
  • Egindako erkidegoko gastuen fakturak.
  • Jabekideen batzarrean hartutako erabakia, higiezinean egin diren edo egin behar diren hobekuntzak ordaintzeko derramen onarpena jasotzen duena.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 3 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  6. Interesdunari jakinaraziko zaio.
Oharrak / Azalpenak
  • Amurrioko Udalak parte hartzen duen bizilagunen erkidegoetako gastuak ordaintzen laguntzen du, higiezinean dagokion partaidetza-kuotaren arabera.
  • Erkidegoko gastuak ordaintzeko eskaerarekin batera, eskaera egin duen erkidegoaren izenean dauden fakturak erantsiko dira.
  • Egindako hobekuntzak ordaintzeko derramak eskatzeko, beharrezkoa izango da derrama horiek onartu ziren bizilagunen batzarrean hartutako erabakia eranstea, baita egindako gastuaren fakturak ere.
  • Higiezinean egin beharreko hobekuntzen kasuan, horiek onartu ziren bizilagunen batzarrean hartutako erabakia erantsiko da, eta, beranduago, obraren likidazioa ere bai, dagozkion fakturekin.
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK