Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.24
Fakturak aurkeztea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrioko Udalari ondasunak entregatzen edo zerbitzuak ematen dizkieten hornitzaileek, betebeharraren aintzatespena egin dadin, ondasun eta zerbitzu horien faktura originalak bidali behar dituzte. Fakturek honako eduki hau izan behar dute:

  • Amurrioko Udalari igortzeko direla adierazi behar da (IFK: P0100200E).
  • Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak: izen-abizenak, sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea.
  • Faktura-zenbakia.
  • Igorpen-data.
  • Gastuaren deskribapena, guztizko kontraprestazioa, zerga-tasa eta kuota.
  • Fakturari dagokion aldia.
  • PFEZen atxikipena, hala badagokio.
  • Egindako lanari BEZik ez badagokio, hala ezartzen duten zerga horren arauko xedapenen erreferentzia.


Faktura elektronikoa kasu hauetan erabili beharko da:

  • Faktura 5.000 euro baino gehiagokoa denean edo esleipen-kontratua zenbateko hori baino gehiagokoa denean, honako hauentzat: sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak eta aldi baterako enpresa-elkarteak, besteak beste.
  • Ekonomia- eta administrazio-klausulen pleguek hala eskatzen dutenean.
  • Faktura formatu elektronikoan aurkeztu ondoren, ez da fakturarik onartuko beste edozein formatutan.
Nork eska dezake?

Amurrioko Udalaren ondasun- eta zerbitzu-hornitzaileek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • “HIRUGARRENEN ALTA” inprimakia, Amurrioko Udalari fakturatzen dion lehen aldia bada. 3.21 fitxarako esteka
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-diruzaintzan
Juan Urrutia zk.g., beheko sol., esk. 01470 Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Beste batzuk
Beste batzuk
Faktura elektronikoa,
http://amurrio.org/es
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ordainketaren epemuga amaitu dela adieraziko du.

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako faktura jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Eskaneatu eta sailetara bidaliko da, dagozkion izapideak egin ditzaten.
  3. Sailak hartu-agiria eta adostasuna emango ditu.
  4. Fakturen kontabilitateko zerrenda batean edo Sailak proposatutako txostenean sartuko da.
  5. Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzordeak ebazpena emango du.
  6. Ordaindu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
  • Amurrioko Udalak prezioa ordaindu beharko du fakturak igortzen diren dataren hurrengo hogeita hamar eguneko epean. Fakturaren hartu-agiriak zalantza sorrarazten duenean edo merkantzia jaso edo zerbitzua eman baino lehenagokoa denean, hogeita hamar eguneko epe hori merkantzia jaso edo zerbitzua eman den egunetik aurrera zenbatuko da.
  • Epe hori igarotakoan, hornitzaileek ordaintzeko betebeharra betetzeko eska diezaiokete idatziz Amurrioko Udalari, eta, hala badagokio, baita berandutze-interesak ere.
  • Hilabete igaro ondoren administrazioak erantzunik eman ez badu, ordaintzeko epea amaitu dela ulertuko da eta interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du administrazioaren jarduerarik ezaren aurka. Horrez gain, zorra berehala ordaintzeko eskatu ahal izango du, kautelazko neurri gisa.
  • Faktura elektronikoa:
              - Aldez aurretik, Amurrioko Udalaren “Herritarren Atarian” erregistratu beharko dute, baliozko ziurtagiri digital bat erabiliz.
              - “Fakturen erregistro telematikoa” atalean, fakturari dagokion artxiboa erantsi beharko dute, elektronikoki sinatuta (Xsig luzapena).
              - Faktura elektronikoek facturae formatuari jarraituko diote (3.2 bertsioa).
              - Hauek dira Amurrioko Udalaren DIR kodeak:
                         - Kontabilitate-bulegoa: L01010029
                         - Organo kudeatzailea: L01010029
                         - Izapideak egiten dituen unitatea: L01010029
              - Faktura elektronikoa igortzeko, badaude zerbitzu hori eskaintzen duten doako aplikazioak; esaterako, “ef4ktur” (EAEko foru-aldundiena) edo “facturae” (Industria, Energia eta Turismo Ministerioarena).
              - Faktura elektronikoaren epemugak hori igorritako data baino beranduagokoa izan behar du.
              - Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK