Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda eta Estatistika
2.3
Biztanleen udal-erroldan bizilekua aldatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrion bertan bizilekua aldatzeagatik erroldan aldaketa egitean datza.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Bizilekua aldatzen duten pertsona guztien NANa (derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrera).
  • Adingabeak: familia-liburua. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.


ATZERRIKO PERTSONEN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Europakoak ez diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko dokumentazioa (pasaportea).
  • Europakoak diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko NANa edo pasaportea.
  • Atzerritarrak adingabeak: arestian aipatutako identifikazio-agiriez gain, familia-liburua edo jaiotza-agiria. Espainian jaio diren hiru hilabete baino gutxiagoko adingabeek familia-liburua baino ez dute aurkeztu beharko. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.


ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA:

  • Jabetza-titulua: eskritura edo salerosketaren kontratu pribatua, testamentua edo dohaintza.
  • Errentamendu-kontratua.
  • Etxebizitzaren jabearen edo errentariaren baimena. Horretarako, ETXEBIZITZAREN BAIMENA eta baimena ematen duen pertsonaren NANa aurkeztu behar dira.
  • Banantze- edo dibortzio-epaia, edo etxearen erabilera eta luperketa onartzen dituen epaia (epaiak irmoa izan behar du).
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: izena ematean, helbide-aldaketa behin betikoa izango da.

Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: positiboa.

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako agiriak eta etxebizitzaren egoera egiaztatu egingo dira.
  2. Baldintza guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartuko dira, eta interesa duen pertsonak eskaera sinatuko du. Ondoren, espedientea idazkaritzara igorriko da.
  3. Baldintzaren bat betetzen ez bada, helbide-aldaketa ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
  4. Artxibatu egingo da.
Ondorengo izapideak
Datuak Arabako INEra bidaliko dira, hauteskunde-erroldako datu-basean aldaketak egiteko.
Oharrak / Azalpenak
  • Helbide-aldaketa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio eta, hala badagokio, eskaera bertako datu-basera igorriko da
  • Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA