Errolda eta Estatistika
2.4
Biztanleen udal-erroldan datu pertsonalak aldatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Biztanleen erroldan datu hauek aldatzean datza: abizenak, izena, herritartasuna, jaiotza-lekua edo data, sexua, ikasketak, NANa eta jaiotza-udalerria edo probintzia.
Nork eska dezake?
Edonork.
Aurkeztu beharreko agiriak
Aurkeztu beharreko agiriak aldatu nahi diren datuen araberakoak izango dira: NANa, pasaportea edo egoitza-baimenaren inguruko datuak aldatu nahi dituztenek agiri horiek aurkeztu beharko dituzte; bestalde, aldatu nahi den informazioak ikasketekin zerikusia badu, titulu akademikoa aurkeztu beharko da.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: unean bertan.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Beharrezko agiriak jaso eta egiaztatu egingo dira.
- Datuak aldatu egingo dira biztanleen erroldako aplikazio informatikoan.
- Agirien fotokopiak egingo dira.
Oharrak / Azalpenak
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.