Errolda eta Estatistika
2.2
Biztanleen udal-erroldan alta ematea, jaiotza dela eta
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Jaiotza edo adopzioa dela-eta adingabe bati biztanleen udal-erroldan alta emateko eskaera da.
Nork eska dezake?
Jaioberriaren aitak edo amak, edo haren legezko ordezkariak.
Aurkeztu beharreko agiriak
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Eskatzaileen NANak: aita eta ama edo legezko ordezkaria.
- familia-liburua.
- Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.
ATZERRIKO PERTSONEN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Europakoak ez diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko dokumentazioa (pasaportea).
- Europakoak diren atzerritarrak: indarrean dagoen egoitza-baimena (NIE), baldin badaukate, edo jatorriko herrialdeko indarreko NANa edo pasaportea.
- Familia-liburua edo jaiotza-agiria. Espainian jaio diren hiru hilabete baino gutxiagoko adingabeek familia-liburua baino ez dute aurkeztu beharko.
- Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi denean, adingabearen zaintza edo babesa duela egiaztatu beharko da epaiaren bitartez. Halakorik egon ezean, ADINGABEEN ARDURADUNAREN AITORPENA aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da beste gurasoaren baimena daukala.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Errolda arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Prezioa
Udalak bere gain hartuko ditu kudeaketa-gastuak.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: izena ematean, alta behin betikoa izango da.
Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: positiboa.
Aplika daitekeen legeria
- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak araupetzen dituena. 15 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 3ko 80 zenbakiko BOE)
- 1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua. 53 eta ond. artikuluak (1985eko apirilaren 14ko 190 zenbakiko BOE)
Ondorengo izapideak
- Aurkeztutako agiriak egiaztatu egingo dira. Bizilekua aitarena edo amarena izango da, edo, bestela, legezko ordezkariarena.
- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartuko dira, eta eskaera egin duen pertsonak inskripzioaren eskaera sinatuko du. Ondoren, espedientea idazkaritzara igorriko da.
- Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpena emango da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
- Artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
- Seme-alabak edukitzeagatik jaso ahal diren laguntzen edo diru-laguntzen inguruko informazioa eta inprimakiak emango dira, eskuragarri badaude.
- Herritarrei prozesua erraztu eta bizkortze aldera, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira udaletxeko bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA