Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.3.4
Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Familia-inguruneko zaintzetarako eta Pertsona Zaintzaile ez-profesionalentzako laguntzarako prestazio ekonomikoaren helburua da mendekotasun-egoera aitortuta duen pertsona bati bere familia-inguruneko pertsona zaintzaile ez-profesional batek arreta emateak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzea.

Eskubide bat da mendekotasun-egoera aitortuta duten eta horretarako ezarritako eskakizunak betetzen dituzten pertsonentzat, betiere Arretarako Banako Programan alternatiba egokiena direnean.

Arretarako Banako Programa dokumentuan ustez egokienak diren gizarte-zerbitzuak eta/edo prestazio ekonomikoak adierazten dira, bai eta horien arteko lehentasun-ordena ere.

Prestazio horren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Mendekotasun mailaren arabera aitortzen da.
  • Izaera finalista du; kasu honetan, mendeko pertsona zaintzeko gastuak ordaintzeko erabili behar da.
  • Aldi baterakoa da (hamabi hilabete urtean)
  • Bateragarria da beste baliabide mota batzuekin: etxeko laguntza-zerbitzua, eguneko zentroa, eguneko arretarako landa-zentroa, aldi baterako egonaldiak egoitzetan.
Nork eska dezake?

Eskabidea aurkeztu ahalko dute:

  • Zuzenean interesdunek.
  • Interesdunaren legezko ordezkaritza esleituta duenak.
  • Interesdunaren egitatezko zaintzaren ardura duenak, halakorik egonez gero.

Interesdunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Mendekotasun-egoera aitortuta izatea dagokion graduan eta mailan.
  • Arretarako Banako Programa (ABP) edukitzea; bertan, prestazio ekonomikoaren egokitasuna zehaztu behar da.
  • Amurrion erroldatuta egotea eta bertan izatea bizilekua, prestazio ekonomikorako sarbidea izapidetzeko dokumentazio osagarria aurkezteko egunean.
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen duen babes mailara jotzeko, gainera Arabako Lurralde Historikoko erroldatzea eta egoitza egiaztatu beharko da 3 urtez elkarren segidan, mendekotasun-egoera aitortzeko lehenengo eskaeraren egunaren aurreko 3 urtean.
  • Mendeko pertsona batek zaintzaile ez-profesional baten arreta jaso beharko du bere ohiko etxebizitzan.
  • Erreferentziazko zaintzaile nagusia identifikatu beharko da, eta hark beteko ditu zuzenean zaintza-egitekoak edo berak izango du zaintzen erantzukizuna.
  • Oro har, prestazio ekonomikoaren pertsona titularra eta zaintzaileak etxe berean bizi beharko dira, indarrean dagoen araudian jasotzen diren salbuespen-egoeretan izan ezik.
  • Prestazio ekonomikoaren pertsona titularrak eta zaintzaileek lotuta egon beharko dute ahaidetasun-harreman baten bidez (ezkontideak edo horren antzeko lotura bat eta odol- eta ezkontza- ahaidetasuna, hirugarren mailara arte), indarrean dagoen araudian jasotzen diren salbuespen-egoerak gorabehera.
  • Etxebizitzak bizigarritasun-baldintza egokiak izan beharko ditu beharrezko zaintzen garapenerako.

Zaintzaileak, gainera:

  • 18 urte edo gehiago izan behar ditu eta Espainiako estatuan bizi beharko da legez.
  • Zaintzaile bakar batek hiru pertsona mendekori eman ahalko die arreta aldi berean.
  • Zaintzak emateko nahikoa gaitasun fisiko eta psikiko izan behar du.
  • Gutxienez urtebetez eman beharko du zaintza eta arreta, bat-bateko egoerek eragotzi ezean.
  • Mendeko Pertsonari Arreta emateko Konpromisoa sinatu beharko du.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskabidea, eredu ofizialaren arabera; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko du. (004. eranskina).
  • Identitatea egiaztatzeko dokumentuak:
    • NANa, AIZa edo, bestela, indarreko legeriaren arabera, identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai interesdunarena, bai legezko ordezkaritzaren edo egitatezko zaintzaren ardura duenarena.
    • Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, halakorik egonez gero. Era berean, 8. eranskina.- Ordezkariaren datuak bete beharko da.
    • Juridikoki gaitasunik ez duten helduen kasuan, tutorea izendatzeko ebazpen judiziala.
    • Hala badagokio, egitatezko zaintzailearen NANaren edo AIZen fotokopia, zinpeko adierazpenarekin batera, eredu ofizialaren arabera (009. eranskina).
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzako baimena, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko. (012. eranskina)
  • Banku-kontua identifikatzeko fitxa, eredu ofizialari jarraikiz (13. eranskina)
  • Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa. (018. eranskina).
  • Mendeko pertsonari arreta emateko konpromisoa. (019. eranskina).
  • Zaintzailearen NANa, AIZa edo, bestela, indarrean dagoen legeriaren arabera, bere identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai eta haren osasun-txartela ere.
  • Pertsona zaintzaile nagusiaren izendapena onartzeko dokumentua. (020. eranskina).
  • Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio

Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:


  • Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
  • Telefonoz: 945891161
  • Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
  • Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: gehieneko legezko epea.

Gehieneko legezko epea:

  • Prozesu jarraitua: hiru hilabete eta erdi, mendekotasunari buruzko ebazpena ematen denetik, edo sei hilabete, mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera egiten denetik.
  • Etenkako prozesua: bi hilabete prestazioa eskatu zenetik.

Epe barruan ez-erantzutearen eragina: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Aipatutako gizarte-langilearekin hitzordua eskatu ez bada, hitzorduaren eskabidea.
  2. Eskabidea jaso eta erregistratuko da.
  3. Dokumentazioa berrikusi eta akatsak edo gabeziak konponduko dira.
  4. Eskaera Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aplikatiboan grabatuko da.
  5. Banako Arreta Plana prestatuko da (BAP).
  6. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera jasotzen duen txostena egingo da.
  7. Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaliko zaio.
Ondorengo izapideak
  1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratuko du.
  2. Zuzendariordetza Teknikoak ebazpen-proposamena egingo du, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Kudeaketa-Zuzendaritzari dagokiona.
  3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Kudeaketa-Zuzendaritzak ebazpena emango du.
  4. Interesdunari jakinaraziko zaio.
  5. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak beharrezkoak diren esku-hartze teknikoen jarraipena egingo du, prestazio horren egokitasuna zehaztu zuten baldintzei eusten zaiela egiaztatzeko. Jarraipen hori gutxienez urtean behin egingo da.
Oharrak / Azalpenak
  • Prestazioaren zenbatekoa zehazteko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak aurretik espedientearen balorazio ekonomikoa egingo du.
  • Familia-txandakatzearen kasuetan, babes osagarriaren mailara jo ahal izateko, egiaztatu beharko da mendeko pertsonak egoitza eraginkorra Arabako Lurralde Historikoan duela, gutxienez urtean 8 hilabetez.
  • Prestazio ekonomiko horretara jotzeko eskubideak ondorioak ekarriko ditu aitorpenari buruzko ebazpenetik aurrera, atzera eraginezko ondorioak ekarri ahalko dituzten indarreko araudian aurreikusitako kasuetan salbu.
  • Aitortutako prestazio ekonomikoa berrikusi, aldatu, eten eta iraungi ahalko da.
  • Modu boluntarioan, zaintzaile gisa jarduten duten pertsonek alta eman ahalko dute Gizarte Segurantzan.
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari jakinarazi beharko zaio pertsona zaintzaile ez-profesionala aldatzen dela.
  • Aldi bereko prestazioak eta zerbitzuak (etxeko laguntza-zerbitzua, eguneko zentroa…) jasotzen badira, murrizketak egingo dira zenbatekoan (murrizketa horiek ez dute gaindituko prestazioaren % 65).
  • Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA