Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Sozialak
4.3.3
Zaintzaileei laguntza emateko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen “Zaintzeko zaindu” programaren bidez, familiei laguntza eman nahi zaie, adinekoak beren ingurunean mantentzeko. Programan honako helburu hauek dituzten ekintzak egingo dira:

  1. Adineko mendekoa ahalik eta denbora gehien mantentzea bere habitatean eta bere ingurukoekin.
  2. Sare naturala bultzatzea besteak zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko moduetan: nork bere burua zaintzen ikastea beste bat zaindu ahal izateko.
  3. Zaintzaileak informatzea: laguntza-tresnak eta eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea.
  4. Besteekin ezagutzak, esperientziak, zailtasunak eta egiteko moduak partekatzea, elkarri laguntzeko prozesuan, batera hobekuntzak bilatzeko.

Honako laguntza-programa hauek jasotzen ditu:

  • Etxeko laguntza psikologikoa adinekoak zaintzen dituzten familiartekoentzat: programa honek parte-hartze psikologiko zuzena eskaintzen du, familia-eremuan; horretarako, psikologo bat doa zaintzaile zuzenaren familia-etxera, kontuan hartuta parte hartu nahi duten familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiak. Hona hemen lortu nahi diren helburuak:
    - Familia osatzen duten pertsonei euren burua zaintzen laguntzea, etxean mendeko pertsonari lagundu ahal izateko eta zaintza horretan familiako erantzukidetasuna ahalbidetzeko. Mendeko adineko bati arreta ematearen ondoriozko familia-gatazkak saihestea eta/edo konpontzea.
    - Familia-eremuan komunikaziorako, autoestimurako eta antsietatearen murrizketarako teknikak lantzen laguntzea.
    - Familiari laguntzea zaintzen zuen familiartekoa hiltzen denean.
  • Elkarrekiko laguntza-taldeak: (Amurrion kultur etxean batzen dira)
    Atsedenerako espazioa ematen dute eta bertan egoera berean dauden beste pertsona batzuekin esperientziak elkarrekin trukatu ahal izateko aukera, egoera horrek batzuetan sortzen duen isolamendutik irten ahal izateko.
    - Zaintzen duten pertsona eta bere beharrak hobeto ezagutzen laguntzen duen espazioa, bertan identifikatu, adierazi eta kontrolatu ahal izateko pentsamenduak, sentimenduak, emozioak, erreakzio fisikoak eta zaintzaileen “rola”rekin lotutako jokabideak.
    - Espazio bat, estrategia berriak, tresnak eta erreminta berriak ikasteko eta, horien bidez, egoera horri hobeto egokitzeko eta aurre egiteko.
Nork eska dezake?
  • Zerbitzu hau adineko mendeko bati laguntzeko familia-sarearen parte den edozein pertsonak eskatu ahalko du, eta horretarako baldintza da bai adinekoak bai zaintzaileak egoitza Amurrion izatea eta adinekoak 65 urte edo gehiago izatea.
  • Zaintzen den adinekoak aitortuta izan beharko du mendekotasun graduren bat. Hala ere, salbuespen gisa baloratzen dira mendekotasun-balorazioa eskatu baina oraindik administrazio-ebazpena eman ez den kasuak.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Programa honetan parte hartzea eskatzeko, ez da beharrezkoa izango beste dokumenturik.
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxean. Gizarte Zerbitzuen Arloa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ztr. 01470 – Amurrio

Eskaera izapidetzeko, agiriak posta arruntaren bidez aurkezten badira ere, hitzordua eskatu beharko da erreferentziazko gizarte-langilearekin. Hitzordua bitarteko hauen bidez eskatu ahal izango da:


  • Aurrez aurre: udaletxean. Gizarte Zerbitzuak arloa- beheko solairua, zentroa (Juan Urrutia z.g. 01470 – Amurrio).
  • Telefonoz: 945891161
  • Posta elektronikoa:14Tisaenz@amurrio.eus14T
  • Posta arrunta: adierazitako helbidera bidali behar da.
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Gehieneko legezko epea: ez dagokio.

Epe barruan ez-erantzutearen eragina: ez dagokio.

Ondorengo izapideak
  1. Aipatutako gizarte-langilearekin hitzordua eskatu ez bada, hitzorduaren eskabidea.
  2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egoeraren balorazioa egingo du.
  3. Programan parte hartzea baloratzen bada, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak deribazio-txostena egingo du.
  4. Posta elektronikoz deribazio-txostena bidaliko zaio programaren teknikariari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adinekoen Arloaren mendeko denari.
Ondorengo izapideak
  1. Programaren teknikariaren, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adinekoen Arloaren mendeko denaren, biderazio-txostena jasoko da.
  2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egindako proposamena baloratuko da.
  3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari zerbitzua onetsi den ala ez posta elektronikoz jakinaraziko zaio. Baiezko kasuan, kasua artatuko duten psikologiako langileen izena jakinaraziko da.
  4. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesdunari jakinaraziko dio kasua artatuko duen pertsona eta harekin harremanetan jarriko dena zein den.
  5. Kasua artatzen duen profesionala Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin koordinazioan egongo da, hura amaitu aurretik.
Oharrak / Azalpenak
  • “Zaintzeko zaindu” programa osatzen duten jardueretako batean parte hartzea doakoa da pertsona guztientzat.
  • Programan zaintzaile batek baino gehiagok parte hartu ahalko du.
  • Arreta psikologikoko programaren saio kopurua aldakorra izango da; gehienez 11 saio, eta luzatu ahalko dira, salbuespen gisa baloratzen diren egoeretan.
  • Amurrion elkarri laguntzeko taldea kultur etxean batzen da 15 egunean behin, ordu eta erdiz. Programaren psikologo batek zuzentzen du.
  • Hala behar duten pertsonek etxeko laguntza-zerbitzua izan dezakete, adinekoa zaintzeko, jarduera honetan dauden bitartean, doan.
  • Elkarri laguntzeko taldean parte hartu nahi duten zaintzaileei eskatzen zaie konpromisoa har dezatela saioetara erregulartasunez bertaratzeko, bertan parte hartzen duten gainerako zaintzaileei errespetua erakusteko.
  • Elkarri laguntzeko taldearen baja zaintzaileak nahi duen unean egingo da, eta, nolanahi ere, familiartekoa egoitza-zentro batean sartu edo hil ondoren.
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA