Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.21
Hirugarrenen alta – ordainketak helbideratzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Amurrioko Udalaren Diruzaintzak “Hirugarrenen alta” agiria behar du ordainketak banku-transferentzia bidez egin ahal izateko, zergak itzuli behar diren kasuetan salbu.

Agiri hau pertsona fisiko edo juridikoek bete eta sinatu beharko dute, eta NAN edo IFK agiria aurkeztu beharko dute, banketxeko datuekin batera.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • “HIRUGARRENEN ALTA” inprimakia, finantza-erakundeak behar bezala beteta.
  • NANa edo IFK
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-diruzaintzan
Juan Urrutia zk.g., beheko sol., esk. 01470 Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu egingo da.
Oharrak / Azalpenak
  • Agiri hau beharrezkoa da betebeharrak bete edo kasuan kasuko ordainketak egin behar dituzten pertsona fisiko eta juridikoentzat.
  • Bankuko kontua ordainketa-aginduaren onuradunaren izenean egon beharko da, adingabeen kasuan salbu. Kasu horretan, kontu-zenbakia adingabearen legezko tutorearen izenean egon daiteke.
  • Aurretik egindako ordainketak direla eta, identifikazio-datuak nahiz banketxekoak jasota baldin badaude, ez da beharrezkoa izango eredu hau betetzea.
  • Herritarrei erraztasunak emateko eta prozesua bizkortzeko, aurkeztu beharreko agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira Udalaren bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK