Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Ekonomikoak
3.20
Atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Borondatez ordaintzeko epean zerga-zorrak atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzea, baldin eta zergapekoak, bere egoera ekonomikoa dela eta, ezin baditu iragankorki zor horiek ordaindu.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • 300,51 euroko zenbatekoa gainditzen ez duten zorren kasuan:
              - ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
  • 300,51 euroko zenbatekoa gainditzen duten zorren kasuan:
              - ESKABIDE-ORRI OROKORRA.
              - Amurrioko Udalaren aldeko bankuko abala, zorraren zenbatekoarekin eta berandutzeagatiko interesekin.
              - Salbuespen gisa, atzeratzeko edo zatikatzeko eskaerarekin batera, bi kreditu-erakundek bere alde abala eratzeko emandako ezezkoa aurkeztu ahal izango du eskatzaileak.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
Prezioa

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren ondorioa: positiboa.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea jaso eta erregistratu egingo da.
  2. Agiriak Zerbitzu Ekonomikoei igorriko zaizkie.
  3. Emandako datuak egiaztatu eta baloratu egingo dira.
  4. Sailak proposatutako txostena igorriko da.
  5. Alkatetzaren ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia emango da.
  6. Hala badagokio, interesdunari jakinaraziko zaio printzipala ordaintzeko aldi bakoitzari zer kopuru dagokion, berandutzeagatik zenbateko interesak ordaindu behar dituen eta epemugak zeintzuk diren.
Oharrak / Azalpenak
  • Atzeratzea edo zatikatzea emateko, interesdunak aldez aurretik eskaera aurkeztu behar du zergak ordaintzeko borondatezko epean.
  • Atzeratu edo zatikatu nahi den zerga bakoitzeko eskaera bat aurkeztuko da. Eskaeran honako hauek adierazi beharko dira: atzeratu edo zatikatu beharreko zerga-zorra zein den, ordaindu beharreko kopurua, zergaldia/k eta epemuga.
  • Subjektu pasiboek ezin izango dute zerga-zorren ordainketa atzeratu edo zatikatu, baldin eta eskaera aurkezten duten unean beste zerga-zor batzuk premiamendu bidez eskatuta eta ordaindu gabe badituzte.
  • Aurretik atzeratutako edo zatikatutako zerga-zorrak ezin izango dira berriro atzeratu edo zatikatu.
  • Atzeratzea edo zatikatzea onartzen den kasu guztietan, berandutze-interesak likidatuko dira, hain zuzen ere, borondatez ordaintzeko epea amaitu eta zatikatzea edo atzeratzea amaitu arteko epeari dagozkionak.
  • Hauek izango dira atzeratzea edo zatikatzea emateko gehieneko epeak:
              a) Zatikatzeak: 11 hilabete, epemuga hilabete ezberdinetan izan daitekeelarik (abuztua salbu).
              b) Atzerapenak: 6 hilabete (abuztua salbu).
  • Emandako epea amaitutakoan zorra ez bada ordaindu, ondoren emandakoak ere amaitutzat emango dira egun horretan bertan. Hala badagokio, abala eman duen erakundeari eskatuko zaio bermatutako zorra ordaindu dezala.
  • Kasu horietan, interesdunari jakinarazten zaionean ez dela bidezkoa bere eskaera izapidetzea edo ukatu egin zaiola atzeratzea edo zatikatzea, borondatez ordaintzeko epe bat emango zaio. Epe hori eskaera aurkeztu zuenean gelditu zitzaion berdina izango da. Hala ere, epe hori ez bada bost egunera heltzen, bost egun emango zaizkio.
  • Eskaera luzapen-aldian aurkezten bada, emandako epean egin beharreko ordainketak luzapenari dagokion errekargua izango du, edo, hala badagokio, berandutze-interesa, aplikatu daitekeen legeriak dioenaren arabera.
  • Herritarrei erraztasunak emateko eta prozesua bizkortzeko, aurkeztu beharreko agirien fotokopiak doan egin ahal izango dira Udalaren bulegoetan.
Izapidetzen duen unitatea
ZERBITZU EKONOMIKOAK