Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.2.3
Zaindariaren jaietako baserritarren azokan parte hartzeko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Urtero, abuztuaren 14an edo Udalak aukeratutako egunean Amurrioko zaindariaren jaietan egiten den Nekazaritza lehiaketa-erakusketan parte hartzeko eskabidea.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA: Uztailaren 1etik uztailaren 20ra bitartean.
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere legezko ordezkariak.
Euskal Herriko nekazari eta/edo abeltzainak, betiere ustiategi zenbakia badute, dagokien Gizarte Segurantzaren araubidean alta emanda badaude eta kuotaren ordainketa egunean badute eta osasun-erregistroa eta manipulatzaile-txartela badute, hala badagokio (produktu prestatuak eta eraldatuak).
Izena emateko epea amaitzen denean lekuren bat libre gelditzen bada, artisautza-produktuak jartzea onartuko da. Kasu horretan, lehentasuna izango dute Artisauen Erregistroan alta emanda dauden artisauek, eta izen-ematearen hurrenkera kronologikoari jarraituko zaio.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
- Dagokion Foru Aldundiaren nekazaritza- eta/edo abeltzaintza-ustiategiaren erregistroaren kopia.
- Artisauen elkarteen erregistroaren kopia.
- Merkaturatutako produktuen (prestatutakoak edo eraldatutakoak) osasun-erregistroaren kopia.
- Dagokion Gizarte Segurantzako araubidearen kuotaren ordainagiriaren kopia.
- Hala badagokio, elikagaiak manipulatzeko gaitasuna adierazten duen agiriaren edo txartelaren kopia.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ingurumen arloa
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Telefonoa
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
E-Mail
E-Mail
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61
Prezioa
- Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
- Postu guztiek parte hartuko dute “Ondoen aurkeztutako postua” lehiaketan.
- Lehenengo saria: 125 euro eta garaikurra.
- Bigarren saria: 90 euro.
- Hirugarren saria: 60 euro.
- Saririk jaso ez duten partaide guztiek eskubidea izango dute 15 euroko dieta jasotzeko. Halaber, partaide guztiek salmenta-postuan egon beharko dute. Postuek jaiekin eta ekitaldiarekin lotutako apaingarriak izan beharko dituzte, eta, horretarako, 10 euroko dieta gehigarria jasoko dute partaideek.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: Abuztuaren 5a baino lehen.
Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- Amurrioko Udalak urtero onesten dituen oinarri arautzaileak.
Ondorengo izapideak
- Eskaera-orria eta agiriak bildu egingo dira.
- Aurkeztutako agiriak egokiak diren aztertuko da.
- zena emateko epea amaitzen denean, dauden postuen arabera, izena emateko hurrenkera kronologikoari jarraikiz hautatuko dira partaideak.
- Partaideen artean onartu eta baztertu direnen zerrendak onetsiko dira.
- Eskatzaileek parte har dezaketen ala ez jakinaraziko zaie, bai eta parte hartzeko baldintzak ere.
- Azokaren egun berean, partaideak bertaratu diren eta ezarri diren baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko da. Horrez gain, euskal jantzi tradizionalak jantzita dituzten ere egiaztatuko da.
- Lehiaketa egin ondoren eta epaimahaiak erabakia jakinarazi ondoren, sari-banaketa egingo da azokaren egunean bertan.
- Azokan jasotako agiriekin, txosten bat egingo da partaideentzako sariak eta dietak ordaintzeko.
Oharrak / Azalpenak
Aurkeztu beharreko agirien fotokopiak Udaleko bulegoetan egin ahal izango dira, doan.
Baserriko produktuak: erabat DEBEKATUTA dago BIRSALMENTA. Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko dituzte produktuak erakusgai jartzeko postuak (saltzaileko postu bakarra), eta antolatzaileen aburuz bidezkoena den eran banatuko dituzte.
Arrazoirik gabe postura ez bertaratzea arau-haustetzat joko da, eta norbaitek arau-hauste hori eginez gero, tokiko azoketan eta merkatuetan parte hartzeko baimenak ukatuko zaizkio urtebeteko epean, hartzen den erabakiaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera zenbatzen hasita.
Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO ABELTZAINTZA ARLOA