Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena eta Administrazio Batzarrak
7.2.4
San roken ganadu-erakusketaren salmenta ibiltarian parte hartzeko eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Urtero, abuztuaren 16an egiten den San Rokeko ganadu-erakusketan salmenta ibiltariko postuak instalatzeko eskabidea.
Elikagaien eta artisau-produktuen salmenta: 
AURKEZTEKO EPEA: uztailaren 1etik 20ra arte.
Nork eska dezake?
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera-orri orokorra, behar bezala beteta.
  • Dagokion Foru Aldundiaren nekazaritza- eta/edo abeltzaintza-ustiapenaren erregistroaren kopia.
  • Artisauen elkarteen erregistroaren kopia.
  • Merkaturatutako produktuen osasun-erregistroaren kopia (prestatuak edo eraldatuak)
  • Dagokion Gizarte Segurantzari buruzko araubidearen kuotaren ordainagiriaren kopia.
  • Elikagaiak manipulatzeko txartelaren edo gaitasunaren kopia, beharrezkoa bada.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ingurumen arloa
Juan Urrutia z.g., 3. sol. 01470 - Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


 Zalantzarik izanez gero, deitu Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Arlora: 945.89.11.61

Prezioa
1. BASERRIKO PRODUKTUAK
1. epigrafea.- Honako hauek saltzeko edo erakusgai izateko postu bakoitza jartzeko: konfitura, fruitu lehor, izozki, barkillo edo antzekoak; liburuak, aldizkariak eta antzekoak; landareak, loreak eta fruten haziak, barazkiak eta beste jateko batzuk, naturalak edo landuak; hegaztiak, arrautzak eta ehiza;  mertzeriako produktuak, ehundurak, jantziak, bisuteriak, kinkilak, burdindegiak, koadroak, purtzileriak, jostailuak eta hainbat objektu, onura publikokotzat adierazita ez dauden pertsona fisikoko edo juridikoko, 2,40 euro ordainduko dira metro lineal bakoitzeko.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: abuztuaren 5a baino lehen.
Gehienez: ez dagokio.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera-orria eta agiriak jasoko dira.
  2. Aurkeztutako agiriak egokiak diren egiaztatuko da.
  3. Izena emateko epea amaituta, postuen eta gaitasunaren arabera, parte-hartzaileak hautatuko dira.
  4. Onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrenda onetsiko da.
  5. Eskatzaileei parte har dezaketen ala ez jakinaraziko zaie. Parte hartzeko baldintzak ere jakinaraziko zaizkie, bai eta ordaindu behar duten kuota ere.
  6. Kuotaren ordainketa.
  7. Zozketa publikoa egingo da, postuen esleipen fisikorako.
  8. Azokaren egunean bertan egiaztatuko da parte-hartzaileak bertaratu direla eta ezarritako eskakizun eta baldintzak betetzen dituztela

Oharrak / Azalpenak
 Aurkeztuko diren agirien fotokopiak doan egin ahalko dira Udalaren beraren bulegoetan.

Instalatzeko baldintzak
  • Lekua: San Rokeren errepidearen eta aparkalekuaren arteko zabaldegia.
  • 1,5 metroko distantzia gorde beharko da eta Udalak esleituko du kokapena, zozketa baten ondoren.
  • Erakustoki bakoitza esleitutako postuan jarri beharko da, zenbakiaren eta izenaren arabera.
  • Salmenta-postuak interesdunek beraiek jarriko dituzte 
  • Ezingo da instalatu dagokion udal-baimena ez duen saltzailerik.
  • Gutxienez 1,5 metroko distantzia gordeko da postuen artean.
  • Postuaren atzeko aldean, saltzaileen ibilgailuak aparkatu ahalko dira, baldin eta leku nahikoa badute; betiere, ingurunearen segurtasuna bermatu beharko da.
  • Bide publikoa garbi geratuko da baimendutako jarduera egin ondoren.

Izapidetzen duen unitatea
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDIAK, INGURUMENA ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK SAILEKO ABELTZAINTZA ARLOA