Amurrioko Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zerbitzu Soziokulturalak
6.2.4
Hizkuntza-aholkularitza zerbitzua (itzulpenak)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Doako hizkuntza-aholkularitza zerbitzu bat da, eta hainbat eragilek erabil dezakete (saltokiak, ostalaritza-lokalak, elkarteak eta enpresa txikiak), borondatez udalerrian euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko konpromisoa hartu badute.
Zerbitzu honen bitartez, hainbat eratako dokumentuak (kartelak, menuak, komunikazioak, ekonomia-balantzeak, kontratuak, nominak, fakturak, iragarkiak, webguneetako testuak...) itzul daitezke.Horrez gain, konpromisoa hartu dutenek amurrioarren artean euskara sustatzeko hainbat kanpainatan parte hartu ahal izango dute, hauetan, besteak beste: “Nirekin euskaraz”, “Erosketak euskaraz”, kolektibo zehatzei zuzenduriko euskara-ikastaroak, “Bai euskarari” ziurtagiriak eta abar. Horrez gain, komunikazio-euskarri hauek ere eskainiko dira:bezeroek zerbitzua euskaraz jaso dezaketela adierazten duten seinaleak, hiztegi berezituak, kartelak eta abar.
Helburua da udalerriko hainbat eragile animatzea euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza-konpromisoak har ditzaten, eta eragile horiei konpromiso horiek bete ahal izateko behar dituzten bitartekoak eta tresnak ematea.
Nork eska dezake?
Amurrion zerbitzuak eskaintzen dituzten saltoki, ostalaritza-lokal, enpresa txiki edo elkarte guztiek.
Aurkeztu beharreko agiriak
Zerbitzu hau jaso nahi duten erakundeek eskaera aurkeztu beharko dute eta, ondoren, Amurrioko Udalarekin eta zerbitzua eskainiko duen enpresa esleipendunarekin hitzarmen bat sinatu beharko dute. Hitzarmen horren bitartez, hitzematen dute borondatez onartutako hizkuntza-konpromisoak beteko dituztela.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Fax
Fax
945 891 645
Posta arrunta
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio

BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu


Zalantzarik izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 945.89.11.61

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 1 aste.
Gehienezko legezko epea: ez dagokio.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Ondorengo izapideak
  1. Euskara Zerbitzuak zerbitzua emango duen enpresa esleipendunari jakinaraziko dio eskaera bat egon dela.
  2. Hizkuntza-aholkularitza zerbitzua emango duen enpresa esleipenduna eskatzailearekin harremanetan jarriko da, eta hark hartuko dituen hizkuntza-konpromisoak zehaztuko dituzte.
  3. Erakunde interesdunak, Udalak eta enpresa esleipendunak konpromiso horiek biltzen dituen hitzarmena sinatuko dute.
  4. Hitzarmena sinatu ondoren, eskatzaileak doako hizkuntza-aholkularitza zerbitzua jasoko du.
Ondorengo izapideak
Zerbitzu honen berri emango zaie merkataritza-jarduera bat abiatzeko beharrezko lizentzia eskatzen duten pertsona guztiei.
Izapidetzen duen unitatea
EUSKARA ZERBITZUA