Zerbitzu Soziokulturalak
6.2.3
Udako euskal unibertsitateko (ueu) ikastaroetan parte hartzeko bekak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Amurrion erroldatutako pertsonentzako diru-laguntza da, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatzen dituen ikastaroetan (euskaraz) parte hartzeko.
Nork eska dezake?
Interesdunek edo haien legezko ordezkariek, betiere 16 urtetik gora badituzte, Amurrion erroldatuta badaude eta eskola-ordu guztien % 80ra edo gehiagora bertaratu izanaren ziurtagiria badute.Bekaren zenbatekoa ikastaroaren matrikulak balio duenaren % 50 izango da (gehienez ere 100 € pertsonako eta urteko), betiere emango diren beken zenbateko osoa 500 €-tik beherakoa bada; zenbateko hori gaindituko balitz, murriztu egingo da pertsona bakoitzak gehienez ere jaso dezakeen zenbatekoa, eskatzaile guztiek diru-laguntza jaso ahal izan dezaten beharrezkoa den ehunekoan.
Aurkeztu beharreko agiriak
URRIAREN 1etik 31ra:
- Udako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko beka eskatzeko inprimakia (I. eranskina).
- Ordainketa egin izanaren ziurtagiria.
- Bertaratze ziurtagiria, ikastaroa antolatu duen erakundeak emana.
- Zinpeko adierazpena (II. eranskina). Horren bitartez, hitzematen da ez dela gehiegizko finantzaketarik jaso eskatutako diru-laguntza eta aplikagarriak diren beste batzuk zenbatuta.
- NANaren fotokopia eta hirugarrenen altaren fitxa, behar bezala betea (beka lehen aldiz eskatu bada edo zenbatekoa beste kontu korronte batean sartzea nahi bada).
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Udaletxean. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g., beheko sol., ezk. 01470 – Amurrio
Posta arrunta
Udaletxea. Udal-erregistroa
Juan Urrutia z.g. 01470 - Amurrio
BESTE BATZUK: 1.2. Erregistro Fitxa kontsultatu
Zalantzarik izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 945.89.11.61
Prezioa
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Aurreikusitako epea: 1 hilabete, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unetik aurrera zenbatzen hasita.
Gehienezko legezko epea: 6 hilabete (38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa)
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.
Aplika daitekeen legeria
- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (285 zenbakiko BOE, 1992ko azaroaren 27koa)
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa
- Euskara ikasteko bekak emateko oinarrien araua. 32. oinarria. 19. orrialdea
- 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duena.
Ondorengo izapideak
- Erregistroa egin aurretik, Euskara Zerbitzuan zer agiri aurkeztu behar diren egiaztatzea gomendatzen dugu.
- Berrikusitako agiriak Erregistro Nagusian aurkeztea.
- Euskara Zerbitzuak agiri guztiak aztertzea, oinarrietan ezarritako baldintzak (errolda, adina, bertaratzea, ordainketa) betetzen direla egiaztatzeko.Zuzen daitekeen akatsen bat hautemanez gero, horren berri emango zaio interesdunari eta 10 egun balioduneko epea emango zaio hautemandako akatsak zuzentzeko (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 71.2 artikulua).
- Euskara Zerbitzuaren txosten teknikoa.
- Esku-hartze sailak emandako Kreditu Atxikipenari buruzko txostenak.
- Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa edo Alkatetzaren dekretu bidezko ebazpena, eta horren berri interesdunari ematea.
- Espedientea artxibatzea.
Ondorengo izapideak
Egindako emakidak Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari jakinaraziko zaizkio.
Izapidetzen duen unitatea
EUSKARA ZERBITZUA