Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) bizitegi-eraikinen egoeraren berrikuste tekniko bat da. Bertan, eraikinaren ikuskapen bisuala egin ondoren, eraikinaren segurtasuna, kontserbazio-egoera, akatsak eta horien zergatiak aztertzen dira. Horren ondoren, irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzei buruzko txosten bat egiten da, eta higiezinaren energia-eraginkortasunaren ziurtagiria egiten da.
Higiezinaren jabeek agindu behar dute ikuskapena egiteko eta haiek aurkeztu behar dute Udalean.
Teknikari eskudunak idatzi behar du EITa, jabeek agindu ondoren. Teknikariak egituraren, fatxada eta estalkiaren eta guztientzako saneamendu- eta hornidura-sareen ikuskapen bisual bat egingo du, eta eraikinaren inguruari eta instalazioei buruzko datuak hartuko ditu, energia-eraginkortasuna egiaztatzeko. Horrez gain, irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei buruzko txosten bat egingo du. Txostenean jasoko da, era berean, hautemandako akatsak konpontzeko egin behar diren obren proposamena. Ikuskapenean ez dira sartuko sektore-araudi espezifiko bati jarraitzen dioten guztientzako instalazio eta elementuak, esate baterako, igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazioak, berokuntza-sistema eta etxeko ur beroaren ekoizpena.
Honako hauek aurkeztu behar dute EITa udaletxean:
- 2017ko ekainaren 27tik aurrera, 50 urteko edo 50 urtetik gorako bizitegi-erabilerako eraikin guztien jabeek (EITa indarrean dutenek izan ezik), “antolamendutik kanpo” daudenak barne. Ez dute aurkeztu beharko fatxada bide edo eremu publiko baterantz ez duten familia bakarreko eraikin isolatuen jabeek. Urtebeteko epea izango dute EITa aurkezteko, 50 urte betetzen dutenetik aurrera zenbatzen hasita.
- Eraikinaren adina edozein dela ere, birgaitzeko, energia-eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntzak eskatzen dituzten eraikinen jabeek.
Eraikinaren jabeak aurkeztu behar du EITa udaletxean.
Haren legezko ordezkariak ere aurkez dezake.
- Inprimaki orokorra, behar bezala beteta. Bertan agertu beharko dira EITa aurkezten duen pertsonaren datuak (higiezinaren jabearenak edo haren ordez jarduten duenarenak).
- Beste pertsona baten izenean jardunez gero, ordezkaritza hori zuzenbidean balioduna eta fidagarria den edozein baliabideren bitartez egiaztatu beharko da, edo interesdunak aurrez aurre eginiko aitorpenaren bitartez.
- Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren agiria, teknikari eskudunak eginikoa. Agirian jasoko dira ikuskatzaileak eginiko txostena eta irizpena, baita teknikari idazleak ikuskatzaileari eskatu behar zaizkion baldintzak betetzeari buruz eginiko erantzukizun-aitorpena ere. Paperezko formatuan eta CD formatuan aurkeztuko da. CDak PDF fitxategia eta XML fitxategia izan beharko ditu. Azken hori Eusko Jaurlaritzak horretarako eginiko programa baten bidez sortuko da (www.euskoregite.com –Ikuskatzaileentzako tresna informatikoa– EUSKADI EIT programa informatikoa, EITa egingo duten profesionalentzat).
(Kontserbazioko, irisgarritasun unibertsaleko eta energiaeraginkortasuneko obrak egiteko EAEko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ematen dituen laguntzak jasotzeko asmoa duten titularren eraikinek laguntza hori jasotzeko eskabidea formalizatu baino lehen egin beharko dute EITa, eraikinaren adina edozein dela ere. EITak higiezinari dagokion Udaleko sarreraerregistroaren zigilua izan behar du; hortaz, agiriak posta arruntaren bidez bidaltzen baduzue eta kopia erregistrozigiluarekin lortu nahi baduzue, berariaz eskatu beharko duzu eta kopia atxiki, helbidea idatzita duen gutun-azal batekin batera, kopia hor itzultzeko).
Ez du kosturik.
Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko legezko epea: 3 hilabete (HALAGAJen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. art)
EITa Eusko Jaurlaritzari bidaltzeko gomendatutako gehieneko epea: 3 hilabete. (Udalentzako Prozedura Gidaliburua).
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago horrelakorik
- 80/2014 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena.
- 241/2012 Dekretua , azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duena.
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. 200. artikulua
- 2013ko urriaren 15eko agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuarena, EAEko EITa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuaren II. eta III. eranskinak aldatzekoa.
- 2014ko azaroaren 26ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuarena, etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua bigarren aldiz aldatzekoa.
- 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena (29 eta 30. Artikuluak eta 2, xedapen-gehigarria).
- ESKABIDEA AURKEZTUTAKOAN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA Agiriak aurkezteko inprimakia eta EITa bildu eta erregistratuko dira.
- Eskatzaileari agiriak aurkezteko inprimakiaren kopia zigilatua emango zaio, frogagiri gisa.
- Hirigintza Arloari igorriko zaio, izapidetu dezan.
- EITa telematikoki erregistratuko da Eusko Jaurlaritzaren plataforman (EUSKOREGITE).
- Udalari ez dagozkion kasuak direla-eta ezin bada EITa telematikoki erregistratu, Alkatetzak ofizio bat bidaliko dio interesdunari horren berri emateko eta erregistratzea eragotzi duten arrazoiak emateko.
- Txosten teknikoa egingo da.
- Hirigintza Arloko buruzagitzak proposamen-txostena egingo du, Tokiko Gobernu Batzordearen edo Alkatetza Dekretuaren bitartez ebazteko. EITan edo EITa aztertu ondoren udal-teknikariak egindako txostenean ikusten bada 1 (Berehala), 2 (Premia handiz) eta 3 (Premiaz) esku-hartze mailako jarduketak egin behar direla, exekuzio-agindu bat emango da araudi erregulatzaileak aurreikusitako epeetan bete dadin; hau da, hogeita lau orduan, hiru hilabetean edo hamabi hilabetean, hurrenez hurren.
- Interesdunei jakinaraziko zaie.
- Behin agindutako jarduketak egin ondoren eta EITan hautemandako 1, 2 eta 3 mailako akatsak zuzentzeko epea igaro ondoren, akatsak zuzentzeari buruzko ziurtagiria aurkeztuko da udaletxean, III. Eranskineko ereduari jarraikiz (2013ko urriaren 15eko Agindua). Ziurtagiriak teknikari eskudunak sinatuta egon beharko du, eta paperean eta CDan aurkeztu beharko da. CDak PDF fitxategia eta XML fitxategia izan beharko ditu. Azken hori Eusko Jaurlaritzak horretarako eginiko programa baten bidez sortuko da (www.euskoregite.com –Ikuskatzaileentzako tresna informatikoa– EUSKADI EIT programa informatikoa, EITa egingo duten profesionalentzat). Agindutako jarduketak egiten ez badira, Udalak subsidiarioki egingo ditu behartuen kontura (EAEko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuaren 6.4 artikulua, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200.4 artikulua eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 98. artikulua).
- EITan hautemandako akatsak zuzentzeari buruzko ziurtagiria telematikoki erregistratuko da Eusko Jaurlaritzaren plataforman.
- Agindutako jarduketak betetzeari buruzko txosten teknikoa egingo da.
- Hirigintzako Buruzagitzak proposamen-txostena egingo du, eta bertan jarduketak egiteko eskatuko du, baldin eta irizpena eman duen udal-teknikariak uste badu akatsen zuzenketa ez dela egiaztatu.
- Akatsak zuzentzeko egin behar diren obrak egin aurretik, obrak egiteko udal-lizentzia eskatu beharko da.
- Ikuskapenean hautemandako akatsak zuzentzeko egin behar diren obrek obra-proiektua behar badute, paraleloki izapidetu behako da 3. fitxan (Obra handiak egiteko lizentzia) aurreikusitako prozedura, eta behin agindutako jarduketak egin ondoren, udaletxean aurkeztu beharko da obra amaierako ziurtagiria. Ziurtagiriak pertsona eskudunaren sinadura izan beharko du, baita dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena ere. Azkenik, Udalak higiezinaren amaierako ikuskapena egin ahal izango du. (Ikusi: Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duen azaroaren 20ko 80/2014 Dekretuaren 9. artikulua).